26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Azkenak, ikusgarriaren amaiera eta gero, jaiaren jarraipidea

ematen zuen ohizko dantzarako gonbitea eginez.

Gure pastoral honen pheredikiek tradiziozko errepertorioan azaldu

ohi den egitura aurkezten dute: publikoari egindako agurra, haren arreta eta

hutsen barkamen eskea, eta istorioaren laburpena (Hérelle, 1926: I kap.; eta

Oihartzabal, 1988: 772-774).

Pheredikiak emateko modua ere ohizkoa izango zen: pheredikaria

igo teatrora, kristauen entseinaria atzekaldeko eskuinean eta turkoena

ezkerrean zituela, erdian jarririk jendea agurtu chapela eskian eta, gero,

chapela burian paseya teatroaren aurrekaldeko alde banatan istorioaren

laburpena eginez.

Errezitatuaren doinua zaharra zen (oraingo pastoraletan ere hala

da), XV. mendekoa Gavel-en arabera (RIEV, 1911), eta joan-etorri bakoitzeko,

bi bertso lerro kantatzen zituen pheredikariak. Bertso amaieran erdian

geratzen zen eta, musika saio laburraren ondoren, segitzen zuen horrela

bukatu arte. Hérellek horren irudi bat publikatu zuen (1923: 77), M. P.

Lespès-ek egina, pheredikariaren atzean entseinari bakarra (kristauena

seguruenik) dagoela. Bertan esaten duenez "pendant la récitation du prologue

les Chrétiens attendent à cheval devant le théâtre".

1.4.2.1. Jean de Parisen lehen pheredikia.

81 bertso ditu C (Lehen prologoua) eta D (Le premier prologue)

izkribuetan. A izkribuko azken berrogeita hamahirurak besterik ez dira

kontserbatzen, gainontzekoak urratuengatik galduta baitaude, B izkribuko

pheredikü osoarekin gertatu bezala. Honako parte hauek aurkezten ditu:

1) Publikoari egindako agurra (LPh 1 b.).

2) Aldez aurretiko gaitasun ezaren kunplimentuzko azalpena (LPH 2

eta 3 bb.). Hemen emanaldiaren helburua agertuko litzateke, Dko LPh 2aren

arabera:

Cien onxa Satifatceco

ezkira içanen Capable

bena eguin ahalaren eguitera

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!