26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

de Capdevielle izeneko batek, Larrañeko Pierre d'Arhexen kontrako salaketa

egiten du, baina idazkera oso ulergaitza gertatzen zaigu. Hegoburu

liotenantak eta Cossere prokuradoreak sinatua da (B saileko 4444 dokumentuko

167-168 orr.).

Dataz gertuagokoa hala ere, izen-deitura berberak dituen eta gure

pastoralgilearen ahaide izan zitekeen hildako baten heriotz agiria da, De

Charo apaizak sinatua eta idazten ez zekiten bi lekukoren aurrean egina:

"L'an mil Sept cents soixante deux, Et le deux de Juin, le Corps de pierre

Cadet d'Arhex Charpentier de profession, decedé hier, agé d'environ

soissante quatorze ans..." (CC1 azpisailean, 1756-1766 bitarteko hilobiratze

agirien artean).

Bestalde, deitura bereko pertsonak azaltzen dira 4E azpisaileko

316 zenbakipeko Larrañe herriko 1789ko jaiotza agirietan: 3. orrialdean,

Joseph Arhex (Josepeh Arrsse sinatzen duena), sasiko baten bataiatze lekuko

bezala; 10.enean, Marie Janne d'Arhex, jaioberri baten ama; eta 12.enean,

Jean Rospidegaray eta Marie Lasserre "dits d'Arhex", haur jaioberri baten

guraso bezala.

Izkribuaren bukaera aldera agertzen den Joseph Goudom d'Arete

izenak ex-librisa ematen du. Bere berri bilatu ez dugun arren, Biarno eta

Zuberoako teatro tradizioa bateratsu ematen zelako beste seinale bat izango

litzateke (gogora dezagun, besteak beste, Cazaurang-ek eginiko Phantzarten

itzulpena: Peyrègne, 1978). Hala ere, ez dirudi pastoral hau Biarnon eman

zenik (Hérelle, 1923a).

Bernard Etchebarne.

Hérellek abizen bereko bi pastoralgile aipatzen ditu bere

zerrendan (1923: 159-160): Simon-Bernard Datchebarne eta Bernard Detchebarne

edo Etchebarne, biak Sarrikotapekoak. Aurrekoa Clovis-en izkribuaren jabe

izan omen zen 1770ean (Vinson-ek eta Stempf-ek 1891ean argitaraturiko St.

Julien pastoralaren izkribu bera osatzen duena). Bordeleko Liburutegiaren

eskuzkribuen katalogoan irakur dezakegunez, hiru zenbakikoan (Clovis) zera

agertzen da 16. folioan: "une date de représentation, janvier 1770 au crayon

rouge, Datchebarne Simon-Bernard".

Hala eta guztiz ere, izkribua zuzenean aztertuta uste dugu

bestela interpretatu behar direla bertan azaltzen diren datuak.

28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!