26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

sinadura eta kopiaren data agertzen dira: Jean Héguiaphal 1894. Ondoren

honako ohartxo hau idatzi zuen: anglateraco eregue jiten da Jean de Paris

hil denin hari/guerla emaitea bena houra estut esari leheneco/astoqueietan

asqui basila ikhousiric. Baliteke "astakeria" horiek C izkribuko 891-896

bertsoetan esaten direnak izatea; izan ere, izkribu horren bukaeran azaltzen

baitziren, nahiz eta Arekiko konparazioan aurretik jarri ditugun (ikus 420-

423 orr.). Bestalde, iritzi horren indargarri, kontuan hartu behar da

Hérellek Jean-Pierre Heguiaphal II.ari erosi ziola 1911n C izkribua eta,

horren kopia oso laburra den arren, badirudi Ctik egin zuela.

Bestalde, izkribu hau emanaldi jakin bati ote dagokion galdera

datorkigu burura. Tesiaren 18. orrialdean Hérellek eta Urkizuk aipatzen

duten 1857ko emanaldiaz aritu gara. Ez dakigu, ordea, nondik jaso zuen

Hérellek datu hori; eta, Urkizuri dagokiola ere, ez dakigu zer dela eta

egozten dion Jean Bordatori errejent lana (Labayenek A izkribuaz egin

aipamenak eraginda agian?). Marzelin Hegiaphalek bere aitatxi izan zitekeela

adierazi zigun, hemeretzi urtez errejent lanean hasi zenean. Hérellek

dioskunez (1923:166), 1898an suak suntsitu zuen haren kahier bilduma ia

osorik eta semeak hamabosten bat kopia berri eginak zituen 1923rako, artean

emanaldi gehiagorik zuzentzen ez zuen arren. Itxura guztien arabera, izkribu

hau Marzelinen aita Jean-Pierre Hegiaphal II.ak moldatua izango litzateke,

baina ezin jakin emanaldi jakin bati dagokion ala ez. Zalantza horren

indargarri, Lehen Pheredikiaren bukaera desohizkoa litzateke: ez zaie

aktoreei inongo erreferentziarik egiten, ezta emanaldia hasi behar dela

adierazten ere. Bestalde, hiru orrialde laga zituen hutsik bukaera

horretatik trageriaren hasierara.

1.2. Emanaldiak.

Zuberoako pastoralen errepresentazio edo emanaldien berri

zehatzenak Hérellek (1923, 167-173) eta Urkizuk (1984, 33-46) ematen

dizkigute. Horiek bildutako datuen arabera, jarraiko hauek izango genituzke:

Urkizuk.

Urkizuk.

1) 1759ko irailaren 6an, Larrañen, Pierre D'Arhexen esku,

2) 1760ko ekainaren 25ean, leku eta errejent berberak, Hérellek.

3) 1777ko urriaren 19an, Barkoxen, Pierre Lahoreren esku,

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!