26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Badirudi, noizean behin besterik agertzen ez den arren,

pastoralgileak bertsoen kontua ere eramaten zuela (135. bertsoaren aldean,

217 zenbakia irakur daiteke eta 160an, 242a, adibide bi ematearren). Honek

nolabaiteko kontraesanaren aurrean jartzen gaitu; izan ere, pastoralgileak

edo aldatzaileak, bertsoen zenbaketa horren bidez, izkribua luzeagoa zela

adierazten digun arren (larogei bat bertso gehiago, alegia), pastoralaren

izenburuak garbi markatzen digu hasiera. Bertatik azkenera, geuk 683 bertso

zenbakitu ditugu, pheredikirik gabe. Ez dugu zenbaketa haren adierazpenik,

zeren izenburuaren aurretiko testurik ez da aurkitzen pastoral izkribuetan

(normalean, zeren Baküsen izkribuan, esaterako, baditugu testua hasi baino

lehenagoko eta amaitu eta geroko zatiak), eta bestalde, garbi asko zehazten

baita hasiera bera. Pentsa genezake hala ere, C eta D izkribuetan azaltzen

den hasierako zatia izatea (Grenada erregea, Espainakoaren kontra altxatzen

denekoa); baina ez du ematen posible denik, A izkribu honetan, ezta Bn ere,

ez baita Grenada, Thakou edo Net errege infidelik aipatzen.

Bi esku desberdin somatzen dira izkribu honen bertsoetan zehar.

Lehenengoak testu ia osoa hartzen du eta zenbait zuzenketa egin zituen,

lerro errepikatuak tatxatu, letraren bat edo beste zuzendu etab. Bigarrenak

badirudi testua beste emanaldi baterako erabili zuela. Letra antzerakoa izan

arren, testu oinarria osatu eta batzuetan zuzendu ere egiten du. Tinta

desberdina erabili zuen, gorrixka edo, oinarrizko testua baino askoz

koloregabetuagoa. Zamarien erabilera azken honetan askoz ugariagoa izan zela

esan daiteke, bestean behin edo beste ez baitira aipatzen, antzezoharretan

garbi ikusten denez. Bigarren horri dagozkio Soralucek aipatzen dituen orri

tarteko eraskinak. Gaineratutako bertsoak dira, orrietan listariz josiak;

zegokien lekuan ezarri ditugu eta zenbaki hauek daramate: 393-398, 448-451,

512-512' eta 54. folio urratuan josiriko paper zatian dagoen bakarra.

Musikaren antzezoharra (Sonu), taula gaineko mugimenduak eta

sartu-erretiratzeak laguntzekoa, ugaritan agertzen da, batez ere, zamariak

bezala, bigarren emanaldirako letraz. Bestalde, antzezohar hau lerro berezi

batez lagundua dator batzuetan, dagokion eszena mugimendua harturik, B

izkribuan gertatzen den bezala alegia.

Bertso bi dago gainean marratu batzuk dituztenak eta 75 eta 76

zenbakipean aldatu ditugunak, baina ez du ematen beste emanaldiren baten

zantzu direnik (Oihartzabal, 1988, 715), lehenengoa ia hitzez hitz

errepikatzen baita pixkat aurrerago, 79. bertsoan hain zuzen.

Ez dago aldatzaile edo pastoralgile izenik izkribu osoan, ezta

ex-libris edo emanaldi datarik. Pertsonai zerrendarik ere ez.

16

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!