26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ikertu beharko litzatekeen gai honetaz: Zalbide, M. 1990: 218 eta jarr.,

eta bertan gaiaz eskaintzen duen bibliografia.

Hala ere, ahozko prozeduren garrantzia ez zen murriztuko, eta

emanaldiak gertatzeko orduan, eszenaratze tradizionalaren kodea segitzen

zuten errejenten argibideetan iraungo zuen, eskuzkribuetan oso neurri

apalean agertzen badira ere. Horren erakusgarri, hona hemen,

astolasterrez J. Casenave-k ohartarazitakoa: "Gure antzerkia lüzaz izan

da egiazko ahozkoa. Ez dü beraz izkiribuetan herexarik ützi. Ene herritar

Hardoi oihanzainak oihanean astolasterren bersetak asmatzen zütüan eta

langileer erraiten zeien: bati: "hik berset hau emanen dük"; beste bati:

"hik beste hau emanen dük". Hola antzerkia gogoz osotzen züen eta

ikasten".

Bestalde, genero aldakuntzaren gaira itzuliz, ematen du tradizio

prozedurak ez direla oso berriak. Jean de Parisen moldapena aztertuta

ageri diren jardunbideek, Doutrepont-ek (1939) Ertaroko Gesta Kantuen

prosifikazioan zehaztutakoekin dituzten kointzidentziek behintzat, hori

pentsarazten digute. Zehazten dituen prozedura modifikatzaileetan

(hirutan banatzen ditu: "additions, suppresions et modifications"),

honako hauek izango lirateke, besteak beste, nabarmentzekoak:

* Pertsonaia berriak asmatzea eta, beraz, izen nagusi desberdinak

eranstea.

* Elkarrizketa eta "discours directs" direlakoak gehitzea. Hemen

legoke, gure kasuan, prosatik teatrora aldatzeko pastoralgileen

teknikaren funtsa, beti ere, iturritik zuzenean moldaturiko pasarteetan:

antzerkiratzen dena, istorioaren hari nagusiaz gainera, nobelako estilo

zuzenezko elkarrizketak eta zeharrestilozko esaldiak dira gehien batean.

Deskripzioari edo besteri dagokiena, dialogora aldatzen zaila dena

alegia, edo ez da agertzen, edo pertsonaiek berbalizatzen dute (batez

ere, gertaera antzezgaitza eta istorioan ezinbestekoa bada).

* "Proverbes" eta irakasbideak sartzea; pastoraletan, ordea, behin

edo beste baino ez dira agertzen.

* Elementu erlijiosoak erantsi, puztu eta garatu. Gure kasuan

ikusi dugunez, gero eta gehiago izkributik izkribura.

163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!