26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izkribuen arteko erlazioa ere ezin izan dugu gehiegi zehaztu.

Guztiarekin ere, iturburutik zuzenean moldatutako testu partean ikusten

den antzak, aurreko bertsio galdu baten esistentzia egiazta liezaguke.

Hori da, hain zuzen, A eta B izkribuen kasua: lehenengoan artxel bakarra

eta Alicor mairua agertu arren, eta bigarrenean, lau artxel, mairurik ez

eta artxelen eta infantaren saioak egon arren, narrazioaren mamiaren

bertsozko moldapena pareko samar gertatzen da, 6.1. ataleko aldaeretan

azaldu legez. C izkribuan bi horien edukiak biltzen dira. Bestalde,

badirudi Ainciondok, D bertsioan, nahikoa zuzen jarraitzen diola

Etchebarnerenari, eta oso posibletzat jo behar dugu bertatik aldatu

izana, beti ere, pastorala hobetu eta finduz, noski. Azkenik, Hegiaphalen

E bertsioa dugu, 1894koa, Ctik zuzenean aldatua. Beraz, gutxi gorabehera,

berrehun urteko tarte batean jokatuko zen pastorala.

Jean de Paris iturri bakar eta zehaztun trageria da, beste batzuek

(Charlemagnek, St. Jacquesek eta bestek, esaterako) aurkezten duten hari

nagusiaz aparteko istorio nahasketarik gabea. Zuberoako herri tradizio

dramatikoa nahikoa kodeturik zegoen garaian antzeztu zela dirudi.

Izkribuek teatro ireki bat erakusten digute eta, bertan, musika saioak,

zamari gaineko ibilaldiak, jokalarien sartu-irtenak, batailak, pertsonaia

barregarrien interbentzioak, etab., finkatu samar daude. Elementuon

finkapen hori badirudi izkributik izkribura, urratsez urrats edo mailaka

bezala gertatzen dela, Ainciondoren azken emanaldi orekatuenera iritsi

arte. Hegiaphalen geroko bertsio laburtuarekin aldaketa letorke, hala

ere, funtzionalago eta modernoagoa ematen baitu.

Hasiera bateko errejentek iturriko istorioak erakutsitako ekintza

narratiboa azpimarkatzen dute. Horrek istorioa sinpletzea dakar; baina,

aldi berean, antzezmodu tradizionalaren kodera moldatzen dutelarik,

elementu berriez progresiboki jantzi, hornitu edo osatu egiten dute. Uste

dugu hau guztia argi samar geratu dela 3. eta 6. 2. ataletan. Dena den,

nabarmendu beharra dago, ikerketa honen ondoriorik behinena bezala jo

baitezakegu. Elementu osagarri nagusi horien zerrenda hau litzateke:

* B izkribuko Infantaren saioa bakarkakoa da. Iturriko istorioaren

klimaxa indartzeko aurreratze bat edo izango litzateke. An falta den

azken zatian antzeko zerbait izango genuen agian. Cn eta, geroago, Dn

Izkutuko Saio bezala izendatu dugun hori bihurtzen da, eta antzezpenean

hobeto txertaturik agertzen zaigu.

160

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!