26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hala eta guztiz ere, gai honi buruz nabarmentzekoa, termino horiek

A eta B izkribuan inondik ere ez agertzea da. Iturriari fidelkiago

jarraitzen diotelarik, aurreko atalean genioen bezala, gorriak lehen

espainolak eta gero anglesak izango dira horietan. Cn hasten da alde

gaiztoa emendatzen Grenade, Thaku eta Netekin; eta Dn, satanak erantsita,

alde gaiztoa betetzen da, tradizio finkatuak eskatutako oreka lortuz.

Aktoreen jokatzeko moduari buruzko oharrak ere azaltzen dira

izkribuetan. Esan behar hala ere, iturriarekiko menpekotasun erabatekoa

somatzen dela hauetan. Oso gutxitan agertzen dira, eta beti ere,

istoriaren intriga edo egituraren alde garrantzizkoetan. Horrela, nobelan

pertsonaien egoera animikoan nolabaiteko aldaketa bat, eta zirrara edo

ironia kutsuko ateraldiren bat ematen denean, pastoralgileek antzezohar

labur hauetaz adierazten dituzte: "erretira nigarrez", "erri phuntzela",

"pot eguin eztiki", etab.

Hortaz, iturri narratiboan ezinbesteko gertatzen diren ñabardura

sikologiko horietaz kanpora, Hérellek deskribatu zuen antzezmodua

aurkezten dute izkribuok. Alegia, zuberotarren posibilitate xumeez mundu

ideal bat da irudikatu nahi dena eta, horretarako, eszena jokuen elementu

naturalak aldatu edo deformatzen dituzte: pertsonaiak estereotipo hutsak

dira; haien jarrera, zurruna gehienetan; mugimenduak automatikoak;

keinuak oso gutxi, konbentzionalak eta beti berberak, begitarteak

aldagaitzak, errezitatua betikoa, etab. (1924a).

Jokaera horren arrazoian ordea, ez dugu uste Hérelle zeharo zuzen

zebilenik. Argi dago, pastoraletan aurkezten zaizkigun giza izaera

ereduak, sinple eta inolako tolesdurarik gabeak direla; baina hori,

errejent edo aktoreen ezintasunari baino, aspaldiko antzezmodu

tradizional eta herritarrari legokioke gehien batean.

Iritzi horren indargarri, Garamendirendako pastoralen ezinbesteko

osagai diren colportage liburuetako pertsonaien sinplizitatea bera

genuke, pastoralaren guraso liratekeen teatro tradizio zaharragoetako

hieratismo liturgi itxurakoa ez ezik. Oihartzabalen iritzia litzateke,

gure ustez, alde honetan artezena:

"Il est clair en effet que dans l'évolution signalée de

la pastorale souletine, la mise à l'écart des éléments

psychologiques qui fourniront la matière essentielle du

théâtre classique, était rendu nécessaire par l'option

délibérée en faveur d'un spectacle visuel qui se

157

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!