26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

aldeari erreparatzen badiogu, hala dela ikusiko dugu 852 bertso oharrean.

Horren ondoren, Parisera abiatuko dira ezkonberriak, Espainiako gurasoak

agurtutakoan. Alde honetan mozten da C izkribua, Dn azken bataila

(bahiketa eta guzti) hasten den 879 bertsoan alegia, gerora agertuko bada

ere (911 b.).

Ainciondoren izkribua dugu pastoraletako eszena joku kodetuetan

aberatsena inongo duda bat ere gabe. Lau bataila, bi heriotza, ezkontza,

koroatzea eta bahiketa ematen ditu. Besteek baino gehiago eta, gainera,

jantzi eta esplizitatuago. Izkribu honetako emanaldia litzateke zentzu

honetan, Hérellek (1923) bere garaian deskribatu eta Garamendik (1991)

aztertutako pastoralen errepresentazio eredu kodetuarekin bat letorkeena.

902. bertsoan Pariseko gortean agertzen dira gure ezkonberriak.

Errepresentazioa bukatzear dago, eta sujetaren heriotza da jarraian

emango dena. Alde hau iturriko lehen eta geroko edizioetan, laburtuago

bada ere, agertzen da; baina azpimarratzekoa da bertan nabarmentzen den

amaiera zoriontsua. Horrela, azken kapitulu laburrean idazleak ez dio

garrantzi apartekorik ematen heriotzari, azken lerroetako gloria

eternalaren aipamena ez bada (2.2.1.V. atala).

Nobelaren beste edizioek, Berriasekoa kenduta, noski, ez dute

aipamen hori ematen. Jeanen heriotza, menpeko esaldi batez iragartzen da

bertan, Espainiara bueltatuta izan zuten semeaz ari direla: "Et au bout

de neuf mois, la reine eut un beau fils lequel fut roi de France après le

décès de son père" (Gayangos, 53 or.). Gainera, ez da azaltzen, aitaren

kasuan egin zen bezala, pastoral izkribuetan agian arrastorik lagako zuen

inolako hilondoko dolurik.

Pastoralean ordea, zeharo bestela gertatzen da. Hil aurreko

otoitzak eta geroko dolua luzeak dira (906-944 bb.); D izkribuan, B eta

Cn baino luzeago eta jantziago beti ere, obra osoan ikusi den bezala.

Itxura guztien arabera, liturgiaren eraginak sorturiko jokaera da hori;

eta ez litzateke arraroa izango, garaiko katexima herritarrekin antzik

izatea.

Nabarmentzekoa da bestalde, pastoralgileek zeremonia hau bitan

ematea. Ez, hala ere, jokaera desohizkoa izango zelako, alderantziz

gertatzen baitzen; baizik eta halako ikusgarritasuna bilatu nahi izango

zutelako, liturgia itxurako eszena jokuek eskainiko zuten solemnitate

bereziaz batetik, eta erlijio dogmaren behin eta berriro azaltzeak izango

zuen helburu didaktikoaz bestetik.

141

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!