26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

genero-kodetze maila batean? Jakin ez, izan ere, B da antzezohar hori

horrela ematen duen bakarra ezagutzen ditugunen artean. Puntu honek

egiaztatu beharrekoa dirudi beste pastoral izkribuetan, antzezoharretan

erakutsitako jokamodua zehazteko.

II. Anglaterreko erregeren prokuradore bidezko ezkontza,

Pariserako bidaia eta Jean Espainiara abiatu (191-326 bb.).

Iturriaren 11tik 17ra arteko kapituluak dira. Hemen hasten da,

berez, istorioa Jeanen agerpenarekin. Aurreko partea kontakizunaren

funtsa adierazteko sarrera moduko bat izango zen.

Nobelaren 11. kapituluak, 191-227 bertsoak hartzen ditu. Kapitulu

laburra da, elkarrizketarik gabea, eta istorioaren denboran salto luzea

egiten du. Bertan kontatzen denez, Espainarrek, Frantziako errege hil

zela jakinda, hil dolu handia egin zuten. Gero alabak, behar bezala hazi

eta hezita, hamabost urte bete zuenean, gurasoak zaharturik eta

erresumaren kargua uzteko semerik gabe gertatu ziren. Orduan: "panserent

entr'eulx qu'il estoit besoing et temps pour le mieulx de la marier a

quelque ung qui gouverneroit le royaulme. Et se faisoient enquerir par

toutes terres mary que fut propice pour la fille, car ilz avoient tout

oublié la promesse qu'ilz avoient faicte au roy de France, tant que les

nouvelles en vindrent au roy d'Anglaterre qui pour lors estoit vefve, par

quoy envoya un embaxade en Espagne" (Wickersheimer, 1923: 18).

Zati labur hori lau izkribuek moldatzen dute pastoraleko 197-227

bertsoetan. Erraza zaigu luzatze horren arrazoiari erreparatzea: denbora

luze horretan gertatutakoak azaltzeko, pastoraletako teknika xumeak ez du

antzerki baliabide handirik. Pertsonaiak izango dira hitzez hitz

denboraren aurreratze hori adieraziko dutenak, beti ere, jalkitze,

erretiratze eta besteren laguntzaz.

Hurrengo 12. kapituluaren lehen hamar lerroek ere, hamar bertso

hartuko dituzte pastoralean (217-227). Aurrekoa bezalako zabaltze moduko

bat da, narrazioan joan-etorri batzuk lerro gutxitan adieraz

daitezkeelako; aitzitik, antzeztuz adierazteko orduan, pertsonaiek

errezitatuko dute zer egin behar duten, eszenatik erretira eta bertara

jalki, eta gainontzeko eszena mugimenduetan ere kode tradizionalaren

arabera jokatu.

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!