26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Frantziako erregeren heriotza luze samar emana dago pastoralean

(160-190 bb.). Bertan, A izkribuak, besteek jartzen ez dituzten lau

bertso gehiago ematen ditu (A145-148; D190.ean). Hauetako bik hil kantua

osatzen dute, Ck ere, testurik ematen ez duen arren, antzezoharrean

zehazten duena.

Hemen, hil aurreko otoitzak, doluak eta hilaren garraiatzeak

zeremonia erlijioso ikusgarria eragingo zuten. Frantziako errege hil

aurreko bertsoa (182), latinez egindako otoitz bat da. Hau pastoralean

azaltzen zaigun latinezko bigarrena da eta, aurrekoa ez bezala (28 b.), D

izkribuan bakarrik azaltzen da. Ck eta Ek ordea, antzezoharrean aipatzen

dute: Eran Jmanusa (C182). Horrelako bertso latinezko hauek ohizko

bihurtuko ziren pastoraletan.

Nabarmentzekoa da, hala ere, iturrian halakorik inondik ez

agertzea. Honek esan nahi du, beste colportage liburuetatik, edo

probableago dena, beste pastoral emanaldi edo otoitz popularretatik

hartuko zituztela, eta gure izkribu hauen garairako, beraz, nahiko

errotuta egongo zela heriotzak teatroan emateko modu tradizional hau.

Dena den, ez genuke inolaz ere alde batera utzi behar

elizkizunetako eta beste erlijio testuen eragina guzti honetan.

Esaterako, De profundis-a hainbat pastoral izkributan, eta gure D

izkribuaren amaieran ere, aipatzen dena, Pauen argitaraturiko Pronuetan

osorik eta latinez azaltzen da, ohizko beste otoitzekin batera (11-12

orr.).

Izanez ere, gorago esan dugunez, colportage liburuen artean

erlijiozkoak erruz azaltzen dira; tartean, katexima herritarrak,

sermoiak, otoitz bildumak etab. Uste dugu horiek izan zirela, besteak

beste, pastoralgileek baliatuko zuketen harrobi modukoa, emanaldien

liturgi itxurazko parteak eta kantuak burutzeko orduan. Guzti hori

areagotuta, noski, gure izkribuen garaitsuko bi ale eskueran eta

zubereraz ditugularik, Othoitçe eta Canticac, eta Pronuak alegia.

Azkenik, B izkribu urratu eta foliogabetuaren lehen agerpena dugu

parte honetan. Larrañeko Arhexen honetan, beste pastoral izkribuetan

horren maiz agertzen ez den antzezoharra nabarmentzen da: Bara. Normalean

batailetarako erreserbatzen da termino hau. Izkribu horretan ordea,

edozein pertsonaiaren berbaldia amaitzen denean jartzen du, aktorea

isildu eta geratu egiten dela adieraziz. Garai bateko izkribuek zehaztu

beharko ote zuten hori, eta gerokoek jakintzat eman eta kenduko, beste

128

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!