26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zeharo harritu gaitu honen azterketak. Gida moduan

ezarritako bost laburpenen bila jota, batean ere ez du

erantzuten. Ez dira Ecosse eta Pologne-ko erregeak azaltzen

Espainiako gortean. Berrogetamazortzi kapitulu ematen ditu,

Wickersheimer-ek eginiko edizioak baino bat gutxiago, honen

19 eta 20 kapituluak batera jarriz. Edukina orokorrean

laburturik badago ere, ez du egiten beste edizio gehienetan

aurkitu ditugun inolako adierazpenik gabeko salto edo

mozketarik. Espainiako erregeren alabaren izenik ez da

agertzen 12. kapituluan.

Wickersheimer-en azterketa kronologikoan kokatu nahi

izan ezkero, La Rochelle-ko Toussaint de Govy-rena

dugu antzekoena, baina ez dirudi hori izan zitekeenik honen

iturria, Toussaint-enak azken kapitulua kentzen baitu,

Arvieu-ren honek ez bezala.

Bestalde, XVII eta XVIII mendeetako edizioen

deskribapenarekin antzik ez duenez, agian esan liteke XVI.

mendeko batean oinarritua dela. Horretan izenburuen

konparazioak lagunduko liguke; izan ere, Lyon-en eginiko

lehen edizioaren titulua antzeko gertatzen baita hasieran:

S'ensuyt un très beau et excellent romant nommé Jehan de

Paris Roy de France (Bollème, 1975: 438, 529 zenb.). Hala

ere, tituluaren jarraipena nabarmenki antzeko gertatzen da,

Oudot-en lehen edizioarenarekin (ibid. 530 zenb.).

Badirudi edizio hau Wickersheimer-ek kontuan hartu ez

zuen multzo baten partaide dela, Frantziako ekialdetik, Midian

zehar, hegoaldera egingo ziren berrinprimatzeek osatua,

jarraian aztertuko ditugun Toulouse-koekin erakusten duen

antz apurragatik.

* L'Excellent Roman/nommé/Jean de Paris,/Roi de

France/lequel, après que son père eut remis le/roi d'Espagne

en son royaume, pour/sa valeur épousa la fille dudit roi

avec/grande pompe et magnificence, puis/l'ammena en France,

où ils vécurent/long-temps en grand honneur et gloire./A

Toulouse/De l'imprimerie d'Antoine Navarre, rue/des

Tierçaires, nº84. (Pariseko Liburutegi Nazionala, Y2 23899).

118

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!