26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Katalogoak:

Colportage-ko liburuen lehen katalogoak, inprimatzaileak

hiltzean egiten ziren inbentario zerrendetan aurkitzen dira. Horien eredu

bat Jacques II Oudot hil ondoan egin zena izan liteke (Mandrou, 1975: 199-

201). Bertan gure Jean de Paris agertzen da beste hainbatekin batera.

Informazio iturri hori ordea erabat antzu gertatzen da, ez baita posible

gure asmoetarako egoki litekeen argibiderik, hain eremu zabaletik ateratzen

saiatzea ere. Beste informazio batzuen bila jo behar izan dugu, beste

katalogo batzuetara.

Ohizko errepertorio bibliografikoak geneuzkan eskuragarri,

esaterako Brunet-ena (1842). Bertan nobelaren sei edizio aipatzen ditu,

tartean Toussaint de Govy-rena dagoela. Hala ere, askoz argigarriago

gertatu zaizkigu liburu urdinak zuzenean aztertu eta, batzuetan,

berrinprimatu zituzten zentsore, artxibari edo ikerlarien liburu zerrendak.

Gure nobelari dagokiola ezinbestekoak Nisard (1864) eta Nodier (1842) dira.

Lehenengoak data gabeko bi edizio aipatzen ditu eta nobelaren

berri zehatza ematen, XVII. mendeko ale batean oinarrituta eta zenbait zati

zuzenean aldatuz (1864, II: 398-407). Nisard-en liburu hau bestalde,

pastoralak aztertu zituzten ikerlariek erabili ohi zuten iturriak aipatzeko

orduan, batez ere Léon-ek (1909: 89) eta Hérellek (1928: 20). Leizaolak

ordea, Pauphilet-ek (1952) eginiko edizioa erabili zuen, nobela C

izkribuarekin zati labur batez konparatzean (ikus 1.1. atala).

Bigarrenak zortzi edizio aipatzen ditu. Bertan ditugu

Wickersheimer-ek azterturiko Toussaint eta Oudot-ena, Mallemans de Sage

izeneko batek zuzendutako Troyes-eko beste bat (datu harrigarria hauxe,

inprimatzaileek ez baitzuten inoiz aitortzen testuak aldatzen zituztela,

Nodier-en aburuz hizkuntz moldatze hutsa izan arren), eta Rouengo XVIII

mende hasierako beste bat. Bestalde, liburu honetan garai diferenteetako

liburu urdin merke zenbaiten bilduma ematen digu, bertan Jean de Parisen

bertsio oso bat sartuz, bere esanetan 1615 eta 1650 bitartean idatzia (xvj

or.).

Informazio iturri baliagarrienak, hala eta guztiz ere,

colportage-ko liburuak aztertu dituzten mende honetako ikerlarien emaitzak

111

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!