26.08.2013 Views

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

eskuizkribuen azterketa eta iturriaren moldamoduak - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hori ikusita, interesgarri iruditu zitzaigun gertaera horiek izkribuetan

barrena arakatzea; izan ere, pastoralgile edo errejentek batzuk aukeratuko

zituzten, beste batzuk alde batera utzi eta aukeratutakoak modu jakinean

moldatu, teatro itxuran eman ahal izateko.

Beraz, ikerketa egoki samar baterako materialak eta gaia bagenituen

horrenbestez. Batetik, pastoral zaharren argitaratze lanean aurreratu, bost

izkribu horien azterketaz. Bestetik, herri teatroko tradizio antzinako baten

gauzapena pastoral jakin horretan ikuskatu, izkribuok harrapatzen dituzten bi

mende eskaxetan agertu zituen garapen ezaugarriak eta aldakuntzak markatuz.

Iturri narratiboari buruzko informazio zehatzak lagunduko zigun hari

argumentalaren finkatze gradua ezartzen, behialako pastoralgileen jokabideak

eta ekarpenak argiago gera zitezen, bai errepresentazio moduetan, bai eszena

joku nahiz testu gehikuntzan.

Nola ekin, ordea, egiteko korapilatsu horretan? Izkribuen azterketa zen

ezinbesteko lehen urratsa. Ordurako (laurogeien azken urteetan oraingoan)

bagenituen bi zaharrenak (A eta B) makinaz joak, zeudenean zeudela aldatuak.

Beste biak ere kopia zitezkeen; baina, ez al zen lan antzua izango, antzerki

bera, istorio berbera azken batean, lau bider errepikatzea? Lehenago

jardundako ikertzaileen jokabidea aztertu behar zen erantzun egoki baten bila.

Vinson, Léon eta Saroïhandy-ren edizioez baliatzea komeni zen, baina antzerki

testu osoak emanez. Bestalde, Ihauterietako pastoralak argitaratzean

erabilitako prozedura ez zen honetarako egokia: obra horiek erakutsi eta

zabaltzea beste helbururik ez zuen lan horrek, festa horiei buruzko azterketa

baten inguruan kokatuta eta testuak ortografia batuan emanda (Mozos, 1986).

Hori guztia ikusita, "Charlemagne"ren eredua zen, zalantzarik gabe,

nagusi. Hala ere, gure kasuan bost ziren izkribuak, eta azterketaren

helbururako ez zitzaigun oso lagungarria izango, izkribuen arteko aldaerak

agertarazita ere, han bezalako iruzkin linguistiko sakon eta aberatsez

hornituriko edizio kritikoa egitea. Horrek, bestalde, ez zigun argi berri

handirik emango aukeratutako pastorala kontuan hartuta: iturria bakar eta

ezaguna zen eta izkribuetako hizkerak ez zuen, gehien batean, aurreko

ikerketetan agertu gabekorik azaltzen.

Beste bide batetik abiatzea erabaki genuen eta, izkribuak aldatu eta

gero, azterketa fonologiko bana burutu genuen, transkripzioak erakutsitako

zertzeladak aipatuz, azpieuskalkien arteko diferentziak eta bakoitzaren

ezaugarriak argitzeko. Gero, izkribu osoenaren araberako testu aurkezpena egin

genuen eta ohar saila hari erantsi, non errakuntzei, zati ulergaitzei,

hiztegiari eta besteri buruzko zenbait argibidez gainera, gainontzeko

izkribuetako bertso osagarriak ere azaldu genituen.

7

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!