26.08.2013 Views

Euskera 2011, 56, 3 - Euskaltzaindia

Euskera 2011, 56, 3 - Euskaltzaindia

Euskera 2011, 56, 3 - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

MArtíneZ de lunA, i.: Euskararen inguruko diskurtso berria Arabarako: … 629

batera jauzi egitea. Hortaz, aurreko ikuspegi gatazkatsu horrekin erabat apurtuko

duen beste paradigma bat behar denez, horren lanketari ekiteko komenigarria

da mundu mailako soziolinguistikan egiten ari den bideari erreparatzea.

Ahalegin horietaz gogoeta argigarria utzi digu Xabier Erizek:

Hizkuntza ekologia da oraingo soziolinguistikan hizkuntzen arteko harremanez

erabiltzen ari den kontzeptu nagusietako bat (Ricento, 2000;

Hult 2010). Indargune garbiak ditu, baina ahulguneak ere bai. (Erize,

2012)

Hizkuntzen ekologiaren mugak zorrotz aztertu eta gero, proposamen bikoitza

egitera iritsi da egile hori:

– Hizkuntzen ekologiaren kontzeptua koherentzia etikoan sakonduz

berrindartzea. (...) (Horretarako) Irtenbiderik egokiena, nire ustez,

Txepetxen Berdintasunaren Diskurtsoa da. (Sanchez Carrion,

1987, 394. or.). Hizkuntza gutxitu batek, bere normalizazio prozesuan

arrakasta lortu ahal izateko, hizkuntza nagusiak ez duen funtzio

kualitatibo berri bat eskuratu behar du (Sanchez Carrion, 1999,

280-281. or.). Funtzio kualitatibo berri hori Berdintasunaren Diskurtsoa

bereganatu eta bere izenean jardutea da... (...) Helburua,

beraz, bikoitza da: (a) hizkuntza gutxituaren komunitatea trinkotzea,

eta (b) eragina lortzea gizarte orokorrean, hizkuntza nagusiaren

hiztunak areriotzat jo gabe. (Erize, 2012)

– Hizkuntza ekologiaren ordez, iraunkortasuna (ing. sustainability)

kontzeptu zabalagoa ikertu eta erabili. (...) Iraunkortasuna, ekologia

ez bezala, gizarte zientzietan sortutako kontzeptu eta diziplina da eta

giza komunitateen iraupen orokorra bermatzea bilatzen du, hiru dimentsio

kontuan hartuta: sozio-kulturala, ekonomikoa eta ekologikoa;

ez bakarrik alde ekologikoa (Nazio Batuen Erakundea, 1987).

(Erize, 2012)

Funtsean ados gaude Erizek atera dituen ondorioekin eta egin dituen

proposamenekin, hala ere, zalantza bat dago tartean: Hizkuntzen Ekologia

kontzeptuak komunikaziorako dituen adierazgarritasuna eta indarra ea maila

berean aurkitzen ote diren Berdintasunaren Diskurtso edota Hizkuntzen

Iraunkortasun kontzeptuetan. Izan ere, euskararen komunikazio eraginkorra

xede dugun lerro hauetan, kontzeptuaren zorroztasunari eta egokitasun

Euskera. 2011, 56, 3. 589-652. Bilbo

issn 0210-1564

Euskera 2011_3.indd 629 19/11/12 08:24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!