26.08.2013 Views

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ma JOSE AZURMENDI - FCO. JOSE OLARTE

TARD); Estudio estructural del euskara de Ondarroa (K. ROTAETXE); edo «Euskal

hitzen jatorri eta itxura dezberdinez» (K. MITXELENA) 10.

Bestalde silabaren maila honetatik hobeki ulertzen da egun euskaran

gertatzen ari den transformakuntza fonikoa (fonetikakoa eta fonologiakoa),

hots, euskara hiztunen artean sortzen ari diren ohitura foniko berriak. Horrengatik

hemen deskribatzen saiatuko garen maila da, nahiz eta eite batzutan

bakarrik izan.

Ezta gehiegiezkoa behin eta berriz esatea, hemen, lengoaia idatziak garrantzi

haundiago eta ezberdinagoa duela euskara kasuan beste zenbait hizkuntzetan

baino, hots, italiera, frantsez, ingeles edo espaineran. Eta euskara

bornean oinarrizko euskara batu baten garratzia beronen ezarpen eta hedapenerako.

Honela ba, ziur aski ezta kasualitatez ematen den garrantzia massmedian

(irrati, prentsa, etab.) zein euskara erabili behar den, edo administralgoan

(udaletako itzultzaileen artean, etab.), edo eskolan (nola idatz?, eta batez

ere nola irakur?). Bestalde, gure artean sortzen duen liluratasun eta mimetismoa

euskara idatzi honek ahozko hizkeraren gain (berau dirudienez beste

hizkuntzetan baino nabarmenago izanik) 11 .

Azkenez, behin eta berriz esan behar genuke lan honetan ordenagailuak

duen garrantzia.

Erabiltze honek, erlatiboki, tradizio luzea dauka moeta ezberdinetako

ikerketa linguistikoetan 12, baina batez ere guk lan honetan bilatzen ditugun

datu moetak lortzeko. Baina esan ahal dugu oraindik ordenagailuaren erabilpena

beste datu eta helburu batzuz gonbaraturik berria dela, hots: gonbaraketa

linguistikoarentzako; erregela eta textuen sortzapen eta transformaketarako;

etab.

Gure artean esan ahal dugu haren erabilpena ia berri-berria dugula.

Baina behar bada gure artean ere beraren erabilpenaren boom bat emango

dela pentsa dezakegu, beste hizkuntza askotan euskararen egoera eta beharrizan

antzekoak dituzten artean gertatu den bezalaxe, alegia, (italeran, frantsesaz

Kanadan, etab.)

10. MOUTARD, N.: «Etude Phonologique...» (1)

ROTAETXE, K: «Estudio estructural...» (1)

N'DIAYE, G.: Structure du dialecte basque de Maya, Mouton, The Hague-Paris, 1970.

MITXELENA, K: «Euskal hitzen..:» (6)

11. Adibide gisara, informatzaile batzuri DEIA egunkariko artikulu bat eman zitzaien

irakurtzeko, non agertzen baitzen hainbat aldiz Oihartzun toponimo izena, eta Egin egunkaritik

beste bat toponimo berberari buruz Oiartzun eran:

«...aurkezten du Oihartzungo « intxixu» taldeak....»

«...aurkeztuko du Oiartzungo Intxixu antzerki taldeak.. », hizketarakoan danek berdin deitzen

bazuten [oyartzun] honela irakurtzen zuten:

«Oihartzungo»: oi-har-tzun-go, [ oiartzungo ].

«Oiartzungo »: o-iar-tzun-go, [oyartzungo].

Atlas 12. linguistikoak burutzea; oinarrizko lengoaiak ezartzea (Oinarrizko lexikoa, sintaxis,

etab.); tratamendu estadistikoa; linguistika arteko eta barnelinguistika arteko gonbareketa.....

482

[4]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!