26.08.2013 Views

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BA- ETA EZ- FONETIKAREN ALDETIK

1 Geroari burra sustrai bilaketan

José Luis ALVAREZ EMPARANZA (TXILLARDEGI)

Euskal Dialektologiak, beste edozein dialektologiak bezala, badu berez

funtsa eta interesa. Euskal Herria inoiz euskaldunduko bada, ordea, hizkuntza

eredua finkatu beharra dago. Euskaltzaindiak orain arte egin dituen urratsek,

eta Euskara Batuak berak, helburu horretantxe dute azken giltzarria.

Hots, gauza ezaguna denez, lehen «euskal belarria» delakoan konfiantza

apur bat bederen jar bazitekeen ere, gaur ez da gauza bera gertatzen; eta, gero

eta hertsikiago, ARAUAK eman beharra dago: bai idazkerari dagokionez, bai

AHOSKERARI BURUZ ere.

Horretarako, jakina, euskalki GUZTIAK kontutan hartuz, eta soziologi

arazoak ahaztu gabe, BIDE BAT proposatu behar da. Behar hau, bestalde, ez

da amets akademiko bat. Ez. Eskoletan eta gainerako lanetan ari direnek

ozenki eskatzen dute aholkua.

Euskaltzaindiari dagokio erantzutea. Hauxe du gaurko eginbide nagusia;

eta ez antzinako ñabarduretan azkenik gabe murgiltzea. Nahiz, noski, eman

beharrak diren arau horiek SUSTRAITUTA eman behar diren ere.

Ba- (baiezkakoa eta baldintzazkoa), ez- eta bait- aurrizkien ahoskera (f

netikaren mailan eta azentuaren mailan, beraz) finkatzea oso beharrezkoa.

Alde betitik, beroiek duten maiztasunarengatik; eta bestetik, puntu honetan

euskarak duen berezitasuna galtzeko arrisku larrian gaudelako.

2 Sustraje,: bilaketa

Euskalkien anean fonetikaren mailako desberdintasunak ezagunak badira

ere, areago dira diferentziak nabarmen azentuaren mailan. Eta, funtsez,

«Mendebaldeko euskalkiak» jarri ohi dira multzo batean, eta «Ekialdeko

euskalkiak» bestean. Honelaxe egiten zuen Azkuek; eta gauza bera Altubek,

Mitxelenak eta bestek. Euskararen baranoan, prosodiaren mallan batez ere, bi

mundu baleude bezala.

[1] 355

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!