26.08.2013 Views

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

euskalarien nazioarteko jardunaldiak IKER - 1 - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

PEDRO SANCRISTOVAL MURUA

Quinteroren íritziaren berri ematen du, testu gotikoa (wisigotikoa) ezin

dela izan, wisigotikoek latinez idazten zutelako, eta zenbaitentzat zeltikoa

izan daitekela.

Vargasek, dio, buruz buruko bisitan, onartu du bere itzulpena, oharkizun

batzuekin, eta esan diola horrelako lana Apología de... baino garrantzitsuago

dela. Hemen, noski, Astarloa ipini behar dugu, izendatu gabe aipatua, 18.

mendean hain maíz egiten zenez. Geroago, deduzitzen du logikoki euskara

mintzatu zela Triguerosen eta, latin letrez idazten bait zen, erromatarren

etorrera baino zaharragoa dela. Bada azken honentzat beste proba bat:

erromantzea, Euskal Herritik kanpo sortua, euskal hitzez josia dago ere.

Horrela uste du demostratzen dela Euskal Herritik kanpo hitz egiten zela

erromatarrak etorri baino lehen eta gero. Hondarrean, sugeritzen du Elkarteak

erostea pitxerra.

Bigarren gutuna

Murgak Mogueli. Bilbon, Abenduak 16, 1803 (kopia)

Murgak esaten dio Mogueli bere txostena jakinarazi duela Batzarre

Arruntetan. Sugeritzen du Vargas-ek berak har dezan ardura pitxerra erosteko,

zeren Elkarteak ez bait ditu harreman onak Quinterorekin. Murgak

proposatzen du, baldin ordaindu beharko balitz, diru eskaziagatik, monetarioko

txanponen bat saltzea (monetarioaren jabea Arabako Diputazioa da

ere). Azkenean, bere iritzia ematen du transkripzioaz.

Hirugarren gutuna

Moguelek Murgari. Markinan, Abenduak 18, 1803

Aurrekoaren erantzuna da. Baieztatzen du Vergasi eman zaiola enkargua.

Picher hitzaz ari da luzaz, Traggiaren cha-che-chi-cho-chu teoriari kontra

egiten diolarik. Jatorrizko hizkuntzari buruzko bere iritzian lehiatzen da.

Gaitik landa, Alegia batzuen euskalpena aipatzen du: Donostian inprimatzen

ari dira eta gipuzkeraz, Gipuzkoan euskaltzalegoak direlako.

Laugarren gutuna

Moguelek Murgari. Markinan, Urtarrila (1804?)

Vargasek enkargua onartu duela dio. Itzulpen berria ematen du aditzera,

gutunkide gipuzkoar baten laguntzarekin egina:

Un jarro que con trabajo hemos construido en la sujección

de los romanos edo bajo los romanos.

Pitxerraren hizkuntzaz iharduten du luzaz.

130 [2]

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!