23.08.2013 Views

1ª Parte ESCOLAPIOS 08-09 - Escolapios. Escuelas Pías Emaús

1ª Parte ESCOLAPIOS 08-09 - Escolapios. Escuelas Pías Emaús

1ª Parte ESCOLAPIOS 08-09 - Escolapios. Escuelas Pías Emaús

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

F

amilia maitagarriak:

Ikasturte berri honen hasieran besarkada handi bat helarazi nahi dizuegu, ikastetxearengan jarritako konfidantza

eskertuz eta berrikuntza garrantzitsuenak jakinarazteko aprobetxatuz.

Udan honetan hainbat lan burutu ditugu gure ikastxean : gimnasio, bainugela, jolastoki eta jantokiko berrikun -

tzak, teknologian eta informatikan egindako inbertsioak, laborategietako hornikuntza, hainbat gelatako altzari eta

arbelen berriztatzea eta bestelako konponketa lanak. Lan hauek gure ikastetxearen funtzionamendurako lagungarri

izan daitezela espero dugu.

Ikasturte berri honetan zenbait erronka garrantzitsu ditugu. Lehenengoa, 2011-2015 lau urtekoari dagokion Plan

Estrategikoa lantzea izango da. Ikasturtean zehar, Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun guztiok lan horri ekingo

diogu eta zuen laguntza eta iradokizunak ere eskatuko dizkizuegu.

Ikastetxeko Hizkuntza-Proiektuari dagokiola beste urrats bat emango dugu: DBHko 1. mailako ikasleek astean

ordu bat gehiago izango dute ingelesa lantzeko eta LHko 1. Mailakoek Artistika ingelesez emango dute.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei eskeinitako sustapena eguneroko lanaren alde garrantzitsu bat

izan da betidanik. Gure ikasleek gero eta ordenagailu eta informatika-gela gehiago dituzte, eta ikasgelak baliabide

teknologikoez hornitu ditugu, programa informatiko berriak ezarriz eta hainbat irakasgai lantzeko baliabide hauek

erabiliz.

Aurreko ikasturtean bezala, eskola eta kirol-arropa eskuragarri izango duzue. Aurten produktu berriak eskein -

tzen dizkizuegu, hala nola LHko 2. mailara arteko ikasleentzako mantalak, jantzi polarrak eta askarirako pol -

tsak. Gure web orrian produktu eta salneurriei buruzko informazioa aurki dezakezue

DBHko ebaluazio-sistemari dagokiola ere beste aldaketa bat izango dugu. Orain arte lau ebaluaziotan banatu

izan dugu ikasturtea eta aurten hiru ebaluazio izango ditugu. Ebaluazio bakoitzean tarteko ebaluazio-saioak

izango dira ikasleek jarraipen egokia bermatzeko.

Aurreko ikasturteetan bezala, maila guztietako ikasleengan irakurketarako ohitura eta motibazioa bultzatzeari

ekingo diogu.

Dakizuenez, Familiaren eta ikastetxearen arteko harreman estu baten alde lan egiten dugu. .Horregatik, aurten ere,

Misio Partekaturako Familia Ibilbiderako eta SIEP-FEAC taldeetarako deialdia egingo dugu. Ikastetxearen eta familien

arteko komunikazioari dagokionez, “Vía Educativa” izeneko programarekin jarraituko dugu, gure ikasleen

jarraipen egokia ziurtatzen duelako eta bere programak aukera berriak eskeintzen dituelako.

Ikasgeletako giro egokia eta elkarbizitza gure kezka nagusiak dira eguneroko lanean. Aurten, iaz landutako elkarbizitzarako

eskuliburuak eta behatokiak garrantzi handia izango dute.

Aurten, Itaka-Escolapios Fundazioak 25 urte betetzen ditu. Sustatzen dituen pastoralgintza eta hezkuntza zein

solidaritate ekintzak abiapuntu izanik, ikastetxearen hezkuntza-proiektuan lanean dihardugu. Urtean zehar gure -

tzat hain garrantzitsua den urtebetetze hau ospatuko dugu.

Aipatutako guztiaz gain, ikasturtean zehar hainbat gauza gehiago ezagutzeko aukera izango duzue.

Ikastetxeko web orria ikasturtean zehar egindako ekintzei buruzko informazioa jarraitzeko tresna egokia da.

(www.bilbokoeskolapiok.org). Nahi duzuenok Emaus Eskolapioen Barrutiaren helbidetik sar zaitezkete

(www.escolapiosemaus.org) ikuspegi zabalagoa izateko. Ikastetxeko beste ekintzak ezagutzeko Fundazioaren web

orria ere aukera dezakezue (www.itakaescolapios.org)

Familia eta ikasleek, gure ikastetxea hobetzeko, beste baliabide garrantzitsu bat eskuragarri duzuela gogoratzen

dizuegu, iradokizun – gutunontzia (web orrian eta ikastetxeko sarreran).

Agur bero bat:

2

Aintzane Monteverde, (Zuzendari Akademikoa)

Pablo Santamaría, (Zuzendari Titularra)

E S K O L A P I O A K

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!