19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10 MANUEL DE LEKUONA. OBRAS COMPLEIAS

ZABAL DEZAGUN GAI AU GEIAGO

Ba dakigu, zergaitik esaten duten zenbaitsuek "Euskera" —eta berdin

Katalana eta Gallegoa ere— Gaztel-erderaren dialektoak dirala";

Izkuntza izatea, eta, "Izkuntza Ofizial" izatea alkarrekin naasten dituzte

lako; eta ola Izkuntza Ofizial ez diran guztiak, dialekto erizten dituzte.

Eta Españia'ko Estaduan, Izkuntz Ofiziala, Gaztel-Erdera bait da, beste

irurak —Euskera ta Katalana eta Gallegoa— Gaztel-Erderaren dialekto

gortatjen zaizkie.

Españia bezelako Estadu batean, izkuntza Ofizialaz gañera, izan ditezke

bi edo iru izkuntza geiago, "Errialde-Izkuntza" deritzaten oietakoak(

egiazki Izkuntzak, ez dialektoak. Egiazko Izkuntzak dira, Euskera

eta Katalana eta Gallegoa, Gaztel-Erderaz gañera.

Dialektoa, Izkuntza jator baten aldakuntza bariante bat da, Izkuntza

jator izateko naiko osagarririk ez duan mintzaera, alegia —ortarako

zer bear dan erabakitzea, Linguistai bait dagokie—.

sft $ sfc

Beste batzuentzat, Euskera Erderaren dialektoa dala esateak, izan

dezake beste arrazoibide bat ere: guk, euskeraz mintzatzean, erabiltzen

degun zenbait itz erdaldun, alegia : dala kutxare edo tenedore, eta estazio

edo tren eta autobus... kontuan euki gabe, itz oiek eta oien antzekoak,

orain-orain sartutako itzak dirala Euskeraren barruan; eta auzi

ontan berezi bearra dagola Izkuntzaren Lexikoa edo Iztegia, eta Izkuntzaren

Gramatika; auzi ontan Gramatikari begiratu bear bait zaio batez

ere; eta gure Iztegi guztia erderakadaz beterik balego ere (ez bait

dago, ordea —ikus Azkue'rena—) Jakintzaren argitan egindako azterketa

batean begiratu bear dana, ez da Lexikoa edo Iztegia, Gramatika baizik,

Gramatika bere Morfologiarekin eta Fonetikarekin eta Sintaxis Joskerarekin;

ori bait da Izkuntzaren zugatz-gerria; itzak, berriz, zugatzaren

asto, orri...

EUSKAL-GRAMATIKA ; ERDAL-GRAMATIKA

Bi Gramatika oien artean, ez-berdintasun asko dago.

Ez-berdintasun oietaz, guk, emen, gauza axaleko bezela, auxe esango

degu:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!