19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

«Deun Ignazio»

JUAN BAXURKO

Ez gaitu bat .ere arritu, Baxurko'ren beste liburu bat ikusteak. Basurko

biotzez da eskribitzalle. Gaia dagoño, Baxurko beti ariko litzake

bertsoak egin eta bertsoak egin. Garlopari berez dario txirlora kixkurra.

Berdin Baxurko'ri ere bertso berria.

Oraingoan San Ignazio'ren bizitza eman digu, beti bezelako bertso

ederretan. Egoki bait-datorkio aurtengo urteari olako liburu bat euskeraz.

San Ignazio il zala aurten lareun urte. San Ignazio, auskalduna, Azpeitia'n

jaioa. Orra or bi egokitasun liburu baten inguruan. Egoki, oso

egoki. Bejondaizula, Baxurko adiskidea!

Bertso, ederki berdindua Baxurko'rena. Aldiz-aldiz biotz-uki-gaiez

ondo betea. Edozeñentzat irakurgarri. Orixe da Baxurko'ren liburuaren

izaera.

Kritika-antzera zerbait esatekotan, gaiari dagokion zerbait bearko

luke. Santua zauritu zan gerrari buruz, alegia. Ez zala garbi-garbi Prantzia'ren

kontrako gerra, Naparraen kontrakoa batez ere baizik. Prantzesak,

laguntzalle. San Xabier'en anaiak ere an ziran nunbait gure Santuaren

zauritzalleen artean. Gure Loyola'ko Santua ez da santu, gerran

ibilli izan zalako. Olako saltsak utzi zituanean, egin zan "San Ignazio*'.

Jakiña, akats au ez da Baxurko'rena. Baxurko'k beste nunbait irakurri

du prantzes-kontu ori. Izan ere olako liburu asko ta asko dabil baztarretan.

Gauzak bear ainbat bereizten ez dituzten liburu asko ta asko. Nahaskillua

nagusi leritza orri.

Liburu oni beroni buruz beste gauza aipagarria, Valverde Jaunaren

eta Valverde Etxearen lana da. Ayalde'ren edergarriak benetan ederrak,

aberatsak, zentzu aundidunak. Irarkola, zer esanik ez. Bejondaiola gure

Ibar-urdin Jaun ta Etxeari ere!

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!