19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

446 MANUEL DE LEKUONA. OBBAS COMPLETAS

kaldun askok, leen atzerrian bizi ziralarik, onela izenpetzen zituzten

beren paperak "vecino de Valladolid, natural vizcainó''', edo "vizcaino de

nación".

Izan ere, norbaitek, bere inguruarekin iru errelazio izan ditzazke :

bizi, jaio ta jatorri. Bizi dan lekuarentzat, -ko ondo dator; bañan jaio

dan lekuarentzat naasten da beste elementu bat, 'tar: "Au Donostia'koa

da, bañan tolosarra jaiotzez". Eta, jaiotzez gañera, jatorriz danean, orduan-ta

areago : "Au Donostikoa da, tolosarra jaiotzez, bañan afrikatarra

jatorriz". Iru malla olako errelazioetarako : bizi (vecindad), jaio

(naturaleza) eta jatorri (origen, casta): -ko, 'tar eta berriz ere ''tar...

Obserbazio oiek oso bidezkoak eta errezak ziran; eta bereala konturatu

ziran gure idazle zaarrak, gauza oni beste bide bat eman bear zitzaiola

: apelliduen -ko ori utzi bear zala, alegia. Eta orduan sortu zan

—orduan sortu zuten Arana'tar Sabin'en Eskolakoak —apelliduaren ondoren,

abizenaren ondoren -feo'ren ordez, 'tar ipintzea. Ondo? ala

gaizki? Ori zuek ikusi. Bañan gauza bat aaztu bear ez deguna : irurogei,

larogei urtez onuztik, millaka idazlek erabilli dutela formula ori; hecho

social jator-jator dala iadanik; eta, onezkero Euskaltzaindiak zer-egin

gutxitxo duala gai ontan; eta alperrikako lan aspergarrian eta gorrotagarrian

sartzea dala, olako gietan por decreto bezela jardun nai izatea.

Ez ezarri, ez galerazi. Errespeta. Gauza aztertu; fenomenoa erregistratu.

Orixe litzake gure egitekoa. Dogmatizatu, ez.

Galdera bat orain, emen : sortu al du iñork, jatorria adierazteko 'tar

baño itz egokiagorik? Ez da naikoa au edo bestea erabilli ez dala esatea;

zer erabilli bear dan ere esan bear litzake. Kritika negativa egitea, ez;

kritika constructiva egin bear degu.

Eta bukatzeko, berriz ere, beste au : Irurogei urte ta geiago diraía,

Arana ta Goiri'tar Sabin'en Eskolak 'ŕari'en oitura artua daukala; eta

irurogei urte oetan millaka idazlek erablli dutela formula ori, uste bait

det, euskeraz idatzi degun geienok erabilli izan degula.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!