19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

III. POLEMIK.A-APUB 445

Mendiburu Aitari, bere "Jesus'en Biotzaren debozioa'rentzako" egin zion

gomendiozko karta. "Zure serbitzaria biotzetik —IHS— "Manuel de

Larramendi". Eta berdin egin oi zuan Axular'ek ere : "Pedro de Axular".

Eta berdin orduko Gotzai "Bertran de Etchaus'ek" ere, etab.

Edozeñek daki "de" orrek zer esan nai zuan euskaldun aientzat.

Asieran, familaren jatorria; apelliduak nor-beraren jaiot-etxetik artzen

bait ziran, eta nor-beraren jatorria esan nai zuten. Bañan, gerora, tarte

ortan beste elementu bat ere sartu zan : "de" ori noblezi-señale bezela

erabiltzea; ez jaiot-etxearen ezaugarri bezela, —edozein jaiot-etxeren

ezaugarri—> etxe "ezagunaren", etxe "leñargiaren" noblezi-etxearen ezagungarri,

señale bezela... Gauza estimagarria benetan... Bañan tartean

erderazko itza : "de"...

Bañan pentsatu bait zitekean, olako euskal-kutsu aundiko gauza

baten ezaugarriak, erderazko itz bat •—"de" bat— izan bearrak, alegia,

etzuala beti ola iraun bear; euskerazko beste itz-joku bat sortuko zala.

Eta alaxe gertatu.

Bañan "de"ren ordez zer sortu zan? Eta noiz?

Puntu ontan naasten zaigu emen, Euskera-garbi-bearreko saio berezi

bat. Euskera garbitu... Aita Larramendi'k, bere "Trilingue'n" asitako

saioa zan garbi-saio ori. Bañan Larramendi baño ondotxoz beranduago

pentsatu zan pentsatu apellidoen "de" ori kendu, eta beste euskera garbizko

zerbait, orren ordez ipintzea.

Nik ez dizutet esango noiz, bañan beranduago izan zala, bai. Ezta,

ez dizutet esango, zein izan zan, lan ortan lenengo asi zana ere. Bañan

bai, emeretzigarr.en gizaldian asi zirala batzuren batzuek, apelliduaren

ondotik "de'ren" ordez, -ko> bat ipintzen. Manterola'k sortutako "Euskal-

-erria" Errebistan idazten zuten idazle asko izan ziran moda ortara jo

zutenak. Eta Errebista, bigarren Karlista-gerrate-ondoan sortu zan. Orain

gogoan daukadalarik, Karmelo Etxegarai batek eta berdin Domingo

Agirre batek olaxe izenpetzen zituzten beren idaz-lanak : "Karmelo Echegarai-koa",

"Domingo Eguirre-koa".

Bañan etzuan denbora askorik iraun oitura orrek. Bereala ikusi zuten

batzuren batzuek, -ko orrek etzuala "jatorria" esan nai, vecindad

bakarrik baizik. Ez bait dira berdiñak "jatorria" eta "vencindadea". Eus-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!