19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

I. D I D A K T I K A 43

nani'n guztiok ezagutzen dezuten "Los ardores de un serafín" liburu galantatik

ondotxo dakizuten bezela.

Zer gogokaldik eman zion, beraz, gure A. Agustin'i, Loyola'ko ezkutu

mistikoan bizi zalarik, Aita San Ignazio'ren "Gogo-iñarkun" Ejerzizioak

eman-ta-eman ari zan artean, zer gogokaldik bultzatu zuan —zer?ta—

Gramatikari ta Erretorikari buruz liburu polit bat euskeraz idaztera.

Tentazio txarren bat sentitu al zuan? bere mistika-bizitzan xabaraldiren

bat izan al zuan?

Ikustagun gauza astiro.

Meza eman-berritan, Bilbao'ra bidali zuten, ango Ikastolan Gramatika

ta Erretorika erakustera. Urte aietan bere baitan pentsatu edo amets-

-egin zezakean, noizpait, nunbait, gauza aiek berak euskeraz erakutsi

zitzazkeala. Ez dakigu; baiñan, nola-nai dala, Bilbao'ko erakusketa ark,

seguru asko sakonerazi zizkion Gramatikaren eta Erretorikaren legeak,

edozein izkuntzetan txukun ta garbi erakusteko lain. Larramendi'ren "El

imposible vencido o Arte de la Lengua Vascongada" argitalduta ikusteak,

idikirik zedukion nunbait, berak ere gai ontan zerbait egiteko gogoa.

Baiñan, beti ere, gure A. Agustin'en liburuen tonika ta bere izaera

ezagutzen dutenai, arrigarri egiten zaie bere Loyola'ko ordu barrukoiak

olako lan batean —Literatura entretenigarri lan batean— eman izana.

Batez ere bere Erretorikaren eredu ta ejenplo bezela Liburuak 40'gn

orrialdean dakarren troxu ironiko irritsua ikusi-ta.

Izan ere, ikusi besterik ez dezute, "berezko" Erretorikaren eredu

bezela dakartzian bi troxuak, lenengoa batez ere, arako "gatz eta piperdun"

donostiar "errekardari" garbosaren itz-jario bixi-bixia.

Ara:

"Andre donostiarraren Erretorika.— Beste errekardari asko oi dabiltzan

bezela, au, batetik bestera, bere gauzak saltzen edo tratuan zebillen.

Erri batean, ala bearrez, galai gazte batekin topatu zan; eta,

ikusi ta ezagutu zuaneko, abegor txit gozo ta agasajo txit andiak egiten

asi zitzaion:

— Ai! au enkontrua! "Zuña ta bedeika!" Au galaia! au joia preziatua!

auxe, bai, gure Donostia'ko semea degula! —Onela beste milla

edertasun, gazte orri esan ziozkan".

Baiñan garbo orrekin mutillaren alderdi onak esan ondoren, orra

orain txanponaren besté aldea, lengoa bezain garboz betea :

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!