19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

402 MANUEL DE LEKUONA. OBRAS COMPLETAS

Beste zerbait ere esan dezagun.

Beterriari jarraitu-bearrez, ots, Donostia'ri jarraitu-bearrez— Tolosa'k

arturik daukan abiadura, ez da Tolosa'n kokatzen, ez da Tolosa'raño

bakarrik eltzen; goierriraño ere eldu da zenbait gauzetan. Eta, arritzeko

gauza : abiadura ori Beterrian bertan baño aurrerago eraman izan dute

Tolosa'n eta Goierrian.

Begira adigarri bat. Etxea Donostia'ko modara etxia esaten asita,

zenbait lekutan, Tolosa inguruan, txakur bati "Pasa etxera" esateko ere

"Pasa etxia" esan oi zaio; eta berdin baita ganaduari ere "Aida onera"

("Aida onea") esan bearrean, "Aida onia" esaten entzuten da. Bear baño

aurrerago joatea bait-da ori artutako abiaduran. Erderaz ^pasarse de

losca" esango lizakena. Beterritar batek iñoiz ere egingo ez duana. Utzi-

-antzean itz egitean ere; "Guazen eta;era"-ren ordez "Guazen etxea"

esango dizute beterritar batek; bañan ez iñolaz ere, ez ustegabean ere

"Guazen etxia".

BUKATZEKO

Eta bukatzeko, beste zerbait ere esan nai dizutet Tolosa'ko euskeraren

inguruan. Nere ustez Tolosa'ko euskerak duan gauzarik bereziena,

apartekoena, ezagungarriena, benetan tolosarra.

Beterrian "oraindik" esan oi dana, zenbait aldiz Beterrian bertan

esan oi bait-da "oraindikan" ere ("oraindik", "oraindikan"). Goyerrian,

berriz, danok dakizute "oraindio" ("oaindio") esan oi dana, Bizkaya'n

"oraindiño" ("ondiño") bezela... Bada Tolosa'n, bi erak bat eginda, bion

arteko izan bearrez, "bi eskutako" izan bearrez nunbait, "oraindiokan"

esaten dezute; ez "oraindio" bakarrik, ezta "oraindikan" bakarrik ere

"oraindiokan" baizik. Auxe da nik Tolosa'ko euskerari arkitzen diodan

bereizkuntzarik bereziena. Eta onen antzera, berdin baita "orratiokan"

eta beste olako zenbait. Goierrian "orratio" ta Bizkaia'n "orratiño" bezela,

eta Beterrian "orratik" eta "orratikan" bezela, Tolosa'n "orratiokan".

Eta bukatzera nijoa.

Ba'dakit —sobera dakit—- Tolosa'ko euskeraren inguruan gauza aundirik

esan eztizutedana. Bañan orrek ez nau ainbeste estutzen. Nigandik

etzenezateken geiagorik itxaro... Zer-edo-zer okerrik esan ote-dedan...

orrek estutzen nau pixka bat. Eta ala bada edota gutxienez aspergarri

izan banatzaizute, barbatu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!