19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

42 MANUEL DE LEKUONA. OBIiAS COMPLETAS

Itz oietatik argi ageri bait da, guk dioguna: ernaniarrak etziola

betiko aserrerik gorde andoaindarrari.

Dana dala, eta "joanak joan", aizkenik A. Larramendi'k bere eriotzako

orduan etzuan arkitu gure A. Agustin bezelako laguntzallerik ordu

estu artarako. A. Agustin'en besoetan eman zuan bere azken-arnasa Loyola'n,

1766'gn urtean, gure ernaniarraren santutasunari aitormen ura

egin naiez, bear bada, lengo zakarrerien ordañetan.

•TP ^P w

Eta orain, A. Mendiburu aipatu degun ezkero, aurrera jarraitu baño

len, konpara ditzagun elkarrekin, Jesus'en Biotzaren Apostolu biok,

oyartzuarra eta ernaniarra, eta ikusi zertan ziran elkarren antzeko eta

zertan ez A. Agustin eta A. Sebastian.

Biok euskal-idazle gotorrak izan genituan; biok Jesus'en Biotzaren

jaieraren —orduan oraindik jaiera berriaren— zabaltzalle ta Apostolu

langille, asper-gaitz Euskalerri guzitik zear; biok euskal-sermoilari bikañenetakoak

—A. Mendiburu'ri "Zizeron euskalduna" esaten bait zioten—:

A. Mendiburu Nafarroa'n batez ere, eta Gipuzkoa'n; A. Kardaberatz

Gipuzkoan, bañan batez ere Bizkai'an, Araba'n ere bere saioak

egiten zituala. Gureak amalau bat liburu labur bezela, oyartzuarrak gutxiago,

bañan askoz luzeagoak argitaldu zituan: "Jesus'en Biotzaren

débozioa" batez ere, eta bere "Otoitz-gai", luze ta zabal, ots aundikoak:

11 tomo zortziurreneko... Biok, idazle oparoak.

Lanaren tonikari bagagozkio, guretzat ernaniarra bioztunago genduan;

oyartzuarra burudunago, zerebralago. Biok "izlari": ernaniarra

beroago, oyartzuarra apañago, eleganteago; bañan biok, itz-jario errex ta

oparo.

Bañan goazen orain, leen aipatu degun puntu garrantzitsu ura ukitzera.

Gure A. Agustin'ek —esan dizuet— amalau bat liburu ditu argitaratuak,

guzitara; eta amalautatik amairu —egoki ere itxuraz ala zan-da—

amalautatik amairu jaungoiko-gaiezkoak. Bestalde, bere bizitzaz ere,

etzan ura nolanaiko jaungoikozkoa, mistiko goren-gorenekoa baizik, Er-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!