19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

40 MANUEL DE LEKUONA.—OBHAS COMPLETAS

tan; eta ortaz gañera euskerazko zenbait errepiñ-bilduma interesgarria;

bañan, erderaz. Baltasar de Echabe zumayarrak, berriz, Euskeraren Apologi

txiki bat idatzi zuan izen onen-pean: "Discurso de la antigiiedad

de la lengua cántabra bascongada".

Ziburu'ko Etcheberri onek iru otoitz-liburu argitaldu zituan, irurak

euskeraz, eta irurak bertsotan, bata, batez ere, oso errikoi egin zana,

"Noelak" izenekoa, bere egunetan eta gero ere asko aldiz argitaldua.

Ikusten danez, Etcheberri ziburutarra ta gure Kardaberatz, ari berean

dabiltza: biok euskeraz idazten dute, beste askok ez bezela; bañan

ziburutarrak aserre, besteak berak bezela egiten ez dutelako; gureak,

berriz, aserrerikan gabe, eredu ixil bezela, itzikan gabeko ixpillu mutu

bezela, A. Larramendi'rentzat berarentzat ere: bere Gramatika eta

Erretorika-saioak euskera ederrean idatziaz...

Ziburu'ko Etcheberri'k gaizki ikusten zuan, Etxabe'k eta Euskeraren

beste apolojeta zenbaitzuek beren apoloji-gaiak erderaz erabiltzea,

Euskeraren artarako gaitasuna teorian aitortuaz, bañan praktikan ukatuaz.

Bañan gure A. Agustin'ek, A. Larramendi'ren ariera ez du arbuyatzen.

Ontan dira alkarrengandik oso bestelakoak, Ziburu'koa eta Ernani'koa.

Ernaniarrak aitortzen zuan nunbait, gure gauzak erderaz ere

erabiltzea ondb zegona. Bañan... berak praktikan beste bidea entsaiatzen

du: Sarako Joanes Etcheberri'rena.

Dana dala, gure A. Kardabertz'en entsaioa, oso ondo etorri zan orduan,

eta ondo etorri ere da orain guztiontzat. Olako entsaioai eskerrak,

gaur esan dezakegu, ez dala jakintza-gairik, gaurko egunean euskeraz

entsaiatu ez danik. Gure A. Ernaniarra izan zitzaigun aurrelari bide

ortan : aurrelari, aitzindari, bide-austalle.

*lŕ TP "J?

A. Larramendi'ren gure Kardaberatz'enganako "zera" aipatu degun

ezkero, sakon dezagun gauza au pixka bat geiago.

A. Larramendi'k, nere erritar A. Mendiburu oyartzuarrari "Oyartzun'go

basurdea" esaten omen-zion. Gauza jakiña da, bi jesuita aundi

aiek, Euskalerriko dantzaen gañetik elkarrekin oso aserre ibiltzen zirana:

A. Mendiburu, dantza-mota guztien etsai amorratu, eta A. Larramendi

Euskalerriko dantzaen apolojeta bero. Ortatik sortu bide zan

basurde-kontu ori. Bañan esan dezagun garbi: A. Andoaindarrak oyar-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!