19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

38 MANUEL DE LEKUONA.-—OBRAS COMPLETAS

kera "guztia". Idazleetan ezin ikasi ditekela Euskeraren izaera betea.

Idazleai, izkuntza mintzatuaren detalle asko, eskuetatik igertzeke joan

zaiela.

Gaur garrantzi aundia ematen zaio, "Klasikoak" irakurtzeari. Ez

dago gaizki. Bear bada, izan degu aldi bat, XVII, XVIII ta XIX gizaldiko

gure Klasikoak baztarturik euki izan dituguna, lexiko erdal-kutsuduna

zutelako-edo. Orain, berriz, Idazle zaarren irakurtzeari eman nai

diogu garrantzirik aundiena. Ez dago gaizki, bañan, ez degu aaztu bear,

gure Klasikoai, Euskera mintzatuaren zenbait detallek iges-egin diela,

igertzeke iges-egin. Arestian ikusi degun bait ori dago esaten.

Eta ez da arritzeko, alde batetik. Gure Klasikoak, idazterakaan,

beren ideiak erdal-iturrietan edaten zituzten; eta beren Gramatika bera

ere, erderazko Gramatiketan —Latin-grekoan— kalkatua egin oi zuten.

Eta, erderazko textoetan eta erderazko Gramatikaetan arkitzen etzuten

zenbait gure Euskeraren detalleri etzioten jaramonik, etzioten kasurik

egiten. Ori gertatu bide zitzaion Larramendi'ri gure bait orrekin.

Itz bitan: Euskera osorik ikasi nai duanak, Klasikoak irakurriaz

gañera, Peru Abarkaren Basarteko Unibertsidadera joan bearra daukala :

buru-belarri baserri-baserrian sartu bearra.

Bañan jarrai dezagun aurrera.

Aita Larramendi'ren Gramatika ta Iztegia askotan aipatzen ditu gure

A. Kardaberatz'ek bere Liburuan; aipatu eta "goraipatu" ere bai.

Jesuita biok jenioz oso elkarren bestelakoak ziralarik, gure A. Agustin'ek,

beti ere, itzal ta maitasun aundiz aipatzen du bere erdi-erritar zuan A.

Larramendi. A. Larramendi eta, esan degun bezela, aren bi lan bikain,

Gramatika ("El imposible vencido") eta Iztegia ("Diccionario trilingiie")

askotan goraipatzen ditu.

Bañan, dana-dala, eta biok gramatikaz ari ziran arren, gure A. Agustin'en

"Euskeraren berri onak" eta A. Larramendi'ren Gramatikak, alde

aundia dute elkarren artean : A. Manuel'en Gramatica erderaz dago; A.

Agustin'ena, euskeraz...

Ba dirudi, gure ernaniarrak, euskera edozein jakintza-gaitarako, edozein

erdera bezain egokia dala, praktikan eta ibillian erakutsi nai ziela

bere denborako euskaldunai. Ez du ortarako luze idazten; bañan bai,

bere elburu ortara iristeko naikoa, Euskeraren egokitasun ori edozeiñi

sinistarazteko, alegia, Gero ikusiko degu obeto, ortarako zenbait deta-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!