19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

36 MANUEL DE LEKUONA. OBRAS COMPLETAS

urtean, berak Bilbao'ko Jesuiten Ikastetxean, "Humanidades" diralakoak

erakusten zituan garaian.

Ba dakizute, baita, Espaiñia'ko Errege Jaun Karlos Ill'aren aginduz,

beste emengo jesuita guztiak bezela, 1767'gnean, desterratua, Italia'ra

joan bear izan zuala, eta, andikan lau urtera an il zala gizagajoa,

Bolonia-inguruko Castel San Giovani deritzan erri txiki batean; eta,

aizkenik, 1908'gnean aren ezurrak Loyola'ra ekarri zirala, zati on bat

emen, Ernani'n zuek, "santu-usaian" gordetzen dezutelarik.

Bere lenengo jesuita-bizitzan, ogei urtez Mixiolari Euskalerri guzian

ibilli ondoren, osasunak laguntzen-ez-eta, bere Agintariak Loyola'ra

bil zedilla agindu zioten, an, San Ignazio'ren "Gogo-jardunak" Ejerzizioak

ematen ari zedin, Mixioetan aña neke gabe, baiñan beti ere animen

onerako lanean.

"Animen onerako", eta Euskeraren bentaja aundi baterako. Loyola'ko

egoera artan idatzi bait zituan zenbaint Liburu euskeraz: Aita

San Ignazioren Ejerzizioen osagarri irakurgai sutsu-sutsuak batez ere

—lau Liburu bikain—; eta "Ondo iltzen laguntzeko" beste liburutxo

bat; eta "A. Astete'ren Kristau Doktriña euskeraz"; eta "Jesus, Maria

ta Jose'ren deboziaz" beste bat; eta Azkoitia'ko Ama Josefa'ren bizitza

bat; etab.; bañan, batez ere, gaur guk emen aztertu eta jorratu nai

degun Liburu txukun, bixi, bitxi, arrigarria: "Euskeraren berri onak"...

— Zer dakarréla Liburu onek? zer girotan dagola egiña?

— Liburuaren giroari bagagozkio, gauza bat degu, lenbaitlen eta

naita-ez esan bearrik: A. Kardaberatz'en beste liburu guztietatik oso bestelakoa

dala bere gaiaz Biburu au. Beste liburuetatik eta bere bizitzako

tonika guzitik, oso bestelakoa ta diferentea, begiratu baterako, begiratu

axal baterako... Baiñan ori, geroxeago ikusiko degu obeto. Orain esan

dezagan, zer dakarren, zer liburu-mota dan?

Liburua, bere izaera arruntean, Gramatika-liburu bat da: Gramatika

eta Erretorika : Gramatika-apur, eta Erretorika- apurrago.

A. Agustin'en Gramatikaren teknikaz ez natzaizute luze mintzatuko:

bi gauzatxu bakarrik aipatuko dizkitzuet: biak nabarmen xamarrak:

bata Morfologiari buruzkoa, eta bestea Ortografiari.

Ortografiari gagozkiola, auxe bakar-bakarrik: A. Kardaberatz'ek H

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!