19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

334 MANUEL DE LEK.UONA. OBRAS COMPLETAS

Bañan zer dio statistikak eŕi aietaz? Norañokoak dira Euskeraren

zañak an? Zenbatsu euskaldun bizi dira Deusto ta Erandio-bean?

Begira zer erantzuten digun Deusto'ko Zoŕotzauŕe edo Eloŕieta'ko

Apaiz-lagun Madariaga'tar Imanol'ek: "Deusto'ko euskaldun-atalik nagusijena,

neuria dot. Deusto'n berton ba'dira euskeraz dakijenak; baña

gitxi; ta euskeraz egiten dabenak gitxijago. Bilbo ta inguruok, erdeltzaletuta

dagoz. Deusto'k amairu amalau mila biztanle dauz, eta emoten

deutzudazan zertzeladok, bi milarenak baño eztira. Bi mila ok, lauren

bat sendi egiten, dabez : euretarik (150) eundaberogetamar atzeritarak;

(250) beŕeundabeŕogetamaŕen bat euzkotaŕak. Euretatik (150) eundabeŕogetamar

senditan gurasuak ba'dakije, bañan (40) beŕogeitan baño eztabe

etxian euskeraz egiten; beste eundamaŕek ez dakije". Oietxek dira

nere adizkidearen itzak. Guzitara, Eloŕieta auzoan, lareun senditatik

beŕogeitan bakaŕik egiten da euskeraz; erderaz, beŕiz, irureundairurogeitan.

Ikusten dezutenez, eunetan amaŕek bakaŕik. Deusto guztiak

(2.600) bi mila ta seireun sendi ditu: ta bi mila ta seireun etxe oietatik,

beŕogeitan bakaŕik egiten da euskeraz.

Ez det Erandio-be'ko statistikarik. Bañan len esan dedan alkaŕizketa,

Erandio-bekoa da; ta esan genduana, kaleko etxeetaz izan zan.

Baseŕietan oraindik euskeraz egin bide-da: ala esan zidan eŕiko gizon

batek; bañan an ageri ziran baseŕiak, etziran amabi izango: edeŕak,

ori bai, baseŕi bikañak, maastiz inguratuak; bañan amabiren bat besterik

ez geienez. Kalean beŕiz izango dira mila ta bosteun sendi.

Jo dezagun Erandio-goiko'ra. Erandio-goikoa'n (800) zortzireun sendi

dira ta zortzireunetatik beŕeun erderaz mintzatzen diranak. Lautatik

bat: eunetan ogeitabost. (Sei auzo ditu eŕiak: Elizaldea, Asua ta Katea,

Fanoeta, Goyeŕi, Aŕiagaeta ta Astrabudua.

Asua, bide-zabal-gañean dago ta irurogeitasei sendi erdaldun ditu.

Elizalde'k amar. Fanoeta'k lau. Astrabudua'k bost etxe amaika sendirekin.

Goyeŕi dana euskaldun da. Aŕiaga'n etxe beŕi asko egiten dira;

langile-etxeak; eta langile danak erdaldunak edo erdaltzaleak dira:

eunen bat sendi, gutxi-gora-beera.

Goiko Erandio guztian orain beŕogei urte ez omen-zan izango ia iñor

erderaz zekianik. Orain amabost urte, Maisuaren semeak, berak Aragoi'-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!