19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

32 MANUEL DE LEKUONA. OBRAS COMPLETAS

igota, apustu egin zuan etxe artako jentillakin: baietz pasa berak garipilla,

batetik bestera, salto batean... Ezetz. Baietz...

Eta, esanda-egin : abiadura artuta, itxuraz indar guztiakin, salto,

gure mutillak! Eta, gari-pillaren erdi-erdian sasta!

An ziran algarak, San Martin Txikiren bizkarretik! Eta berak ere,

bai, lotsa-plantak, apustua galdu zualako. Bañan barrutik poza. Oñetako

abarka ta mantarrak naiko garia jaso bait zuten, ixil-ixillik Atauna eraman

eta an ereiteko.

Jentillak berealakoan etzioten igerri San Martin Txikiaren azarikeriari.

Bañan gero bai. Bañan ordurako, lotsa-plantak egiñaz, ba zijoan

gure mutilla leguerdi-bidean. Eta joaten ikusirik, jentillak, beren amurruan,

aizkora jaurti zioten. Ez alperrik! mutilla jo bearrean aizkora,

burruadaran, gaztain-ipurdi batean sartu omen zan. Eta, oraindik ere,

an ageri omen da, gaztain-ipurdian aizkoraren zastada.

Eskutada-pare bat gari-ale izan omen zan guztia; bañan naikoa,

soroan ereinda, urte gutxiren buruan, Ataunen eta ingurumarian garisoro

ederrak sortzeko.

Ipui ontan —historiaren testigu— gauza bat ageri da : gure mendiartean

nekazaritzarik etzan garai bat izan zala. Eta Nafarroako erriberan,

bai. Eta gure Nekazaritza Nafarroatik-eta sortua degula Cipuzkoan.

AXULAR APAIZARENA

Axular Apaiza, Apaiz jakintsu-Jakintsua zan. Salamankan ikasia.

Salamankan, Ikastaroetako Unibertsidade ospatzuaz gañera, ba zan

beste jakinduri-iturri bat ere. Bañan patu txarrekoa. Etsaiaren koba bat,

inguru aietan. Koba artan erakusten bait zituan etsaiak bere arte txarrak.

Eta, aldian-aldian joaten zitzaizkion estudianteren batzuek, arte aiek

ikastera.

Gure Axular ere, bere jakiteko kutiziaren kutiziz, joan zan, bein

batean, etsaiaren koba artara. Etsaiak arrera ona egin zion. Eta baita

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!