19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

30 MANUEL DE LEKUONA. OBRAS COMPLETAS

IRU ANAIAK

Aita batek iru seme zituan.

Aunditu ziranean, mundurik-mundu, irabazitara joatea erebaki zuten.

Aitak etzeukan beste zer-emanik, eta bati igitaia eman zion, eta

besteari katua, eta besteari oillarra.

Eta j'oan ziran —joanda-joan— urruti batera; eta, soroan gari ebaiten

ari ziran gizon batzuek. Arrizko aizkoraz ebaiten zuten garia.

Igitaia zuanak onela esan zien : "Aizkoraz gari ebaiten? Nik ba det

gauza egokiagorik ortarako". Eta igitaia zakutik atera, eta ristiti-rasta,

ixtanpatean bere aldiko sailla ebaki zuan.

Arriturik gelditu ziran ebailleak, olako erreminta azkarrarekin.

— Salduko al diguzu? erosiko dizugu. Zenbatean?

— Onenbestean.

Eta mutillak dirutza ederra artu zuan, bere igitaia salduta.

Eta, joanda-joan, erri batera iritxi ziran.

Errian, gizon emakume, danok saguak arrapatu eta saguak il ari

ziran. Sekulako sagutea zan errian, eta ezin burutu ifiola ere ainbeste

sagurekin.

Eta katudunak onela esan zien :

— Zer ari zerate olako istillutan, errian saguak dituzutela-ta? Nik

ba det gauza egokiagorik saguak akabatzeko.

Eta katua zakutik aterata, lurrera bezain laister, asi zan, saguak

arrapatu eta saguak arrapatu, arik-eta berealako batean erri guztia garbi

utzi suan arte .

Arriturik gelditu ziren erritarrak alako eiza azkarrarekin:

— Salduko al diguzu? guk erosiko dizugu, zenbatean?

— Onenbestean.

Eta bigarren mutillak ere dirutza ederra artu zuan, bere katua salduta.

Gero, joanda-joan, beste erri batera iritxi ziran arrats-beranduan.

An inguruko mendixka batean gizon-sail aundi bat, eguzkiaren sortaldera

begira, makillaz lurra jo ta lurra jo ari ziran.

Eta oillardunak, onela esan zien :

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!