19.06.2013 Views

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

KARDABERAZ BILDUMA - 2 9 - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. D I D A K T I K A 153

tianus, cristian = Kristiñau, giristino, kristau... Eta Kmtaii-'ren urren,

ELIZA... Eleiza, Elexa, Eleja... bere Elizegi, Elizondo, Eleizalde, Elexpuru,

Elejalde, Elejabeitia, Elejabarri, Elejoste, Elechoste, Elisague,

Lizeaga, (?) Lizosti, Lajustia, eta gañerako izen oien aldaketak ondotik

dituztela. Eta oien urren, ABADEA... Apaiza, Apeza... bere Abadiano

ta Apatamonasterio'rekin, eta bere Apezlegia ta Apezetxea'vekin Ala berean

baita Episcopo'tik datozen Ipixtiku ta Ipizpiku edo Apezpiku, bere

Ipixtiku-asrri'rekin. Oietaz gañera Presbiter'etik etorritako Bereter, bere

Bereterbide ta Bereterretxe'rekin Eta DONE-itza gañera, bere Donosti

ta Donamaria, ta Donibane edo Donijone, eta Yon-doniyakue, ta Donapaleu,

ta Dongaitz eta Doniñe, ta Donas, ta Donela etab.'ekin. Eta berdin,

baita, SANTI ere, Santi Mamin'en eta Santibat'en, eta Santiyagua'n,

eta Santi-Kurutz'en, eta Santispiritu'n, etab. Eta oietaz geñera

zeinbait jairen izen : adibidez, Salbatore edo Salbatore-Gora, Azentziotarako;

Natubitate Gabonetarako; eta Pazku, eta Gorpuzti gañera; eta

Domusamtu, ta Umiasaindu, ta Komisaiu, berriz, Santu-Guztietarako. Eta

zeinbait Liturgi-izen : adibidez Sagara Mezerdirako, ta Matutia "ad Matutinum"-erako,

eta Austerre "Feria quarta Cinerum"-erako. Eta oietaz

gañera bataio ta bataiatu eta Bateo ta batizau, lenengo Sakramentuarentzat

eta Oleazino boskarrenarentzat. Eta beste zeinbait; adibidez, Mtza

ta Aldare ta Altara, eta Ponte (Fons baptismalis), eta Olata (Oblata),

eta Plazebuak (Vesperae defunctorum), eta Domiña ta Doministikun,

eta Pastikun... (5).

Itz guzti oiek Latiñetik datozena, esan bearrik ez dago. Eta Elizak

gure Iztegian sartu zizkiguna ere, ez dago esan bearrik.

Bañan, besteak beste, GURUTZEA. Gurutzearenganako Sinismena,

eta Sinismenaz gañera ta Sinismenarekin batean, Gurutzearen izena bera

ere, etorkia degu gure Iztegian. Elizak erakutsi zigun izen au euskaldunoi.

Elizaren lenengo Mixiolarien aotik ikasia degu. Baita, guk bezelaxe,

beste erri askok ere. Oroi, bestela, besteak beste, Germanitarren

Kreuz (kroitz) eta Angletertarren Cross. Dana dala, guk beintzat Elizari

ikasia degu izen eder au.

Nik uste, gure Euskerak izango zuan nunbait, "lerro edo linea gu-

(5) Errex ikusi diteken bezela, nere lan au ez da "iturri-agortzalle", labor exhaustiva;

ez det olakorik nai izan ere. Nik nere antuxiña beteta gero ere, urik asko

geldituko da osin ontan, bestek beste orrenbeste ta geiago atera dezan; eta obe ola.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!