15.05.2013 Views

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Orotariko Euskal Hiztegia 4. lib.: bar-berpuru

Hordutik esaten digu lilio zuri ederren artean arzen duela Jesus Bildotsak bere belarra. "Pascitur inter lilia"

(Cant 2, 16). Ib. 130. Euskaldun alper ajolakabeai esan dakieke: Astoaren aorako eztia eztala, baña bai belarra.

Cb EBO 30. Badugu ogia eta arnoa guretzat, bai eta lastoa eta belharra gure bi astoentzat. Lg I 237.

(s. XIX) Usteko luke jendeak, ekusi bearko lirakeala milagro edo mirari andiak egiten alako kristauak; ez

lukeela belarra baño besterik jan bear. Mg CC 238. Ardiak eskatzen du larraan ibiltzea, an belarra jaatea. Ib.

176 (puesto en boca del guipuzcoano). Lisibatuta sartuten ditube kako edo ageetan, ta iruntz edo euritan zuritu

ditezan, zabalduten dira bedar ganian. Ib. 139. Euki ezkero, Peru, / daukazun basterra, / zuk bere artu ziñai /

labore ederra: / naboa ta berarra / ganaduentzako, / eznea, ta aragia / yat-orduetako. Zav Fab RIEV 1909, 38.

Bada gure etxean / toki bat ederra, / eta kameluentzat / lasto ta belarra. It Fab 237. Ahuntzak, behiñ zoala /

Hauzoko belhar berrira, / Errapea bethetzera. "Paître l'herbe nouvelle". Gy 112. Etzan zaitezila belarrain

gañean. Echn Mt 14, 19 (Lç belhar gainean). Belhar berria ethorri den bezain sarri, herriko urde guziak bi edo

hiru zaintzaileekin igortzen dituzte oihanera edo mendira. Dv Lab 284. Belhar ephaiteko arorik hobeena da lore

bethean, hazia egin aintzinean. Ib. 119s. Azienden mantenuko / Bahutela beharra, / Gozatu nahi zuten / Español

belarra. Bordel 154. Bizirikan gelditzen / bada Ilbeltzian [...] / belarrak gizenduko / du Maiatzian. Xe 297.

Belarra ebakitzeko, ill bera; bestela ill berrian ebakitzen bada, austu egiten da ondu gabe. Sor Bar 93. Arantzak

eta elhorriak emanen dauzkitzu, eta lurreko belarra izanen da zure hazkurria. Lap 133 (V 61). Igortzen

baininduten / lanetik barura, / Larreko belharretik / jan dut nik ardura. Zby RIEV 1908, 763. Badazkit bi emazte

gaixo, belar itzultzen ari zirenak, iguzkia histen hasi denean. HU Zez 94. Tarrapatan belarra bildurik

korkoitzera zeramaten, erauntsiaren beldurrez. Ib. 94. Lasto eta belhar nahasteka, selhauruaren inguruan

hedaturik, horra haur gaixo hekien jartokia eta ohea. Arb Igand 84. Zintzoak iaten dabe / bedar ta lastoa, /

zintzoa beti izan da / alperren astoa. Azc PB 109.

(s. XX) Nahi den bezain guti izana gatik, belharra xuhur delakotz, kabala hazkuntzari jarraikitzen da oraino

hango jendea. JE Bur 83. Ain zuzen orduantxe zegoan Pedro Anton zarra belarra ebakitzen muno baten egian.

Ag G 112. Bai-dirala an Euzkadi guztija besteko zabalak bedar gozatsuz estaldubak. Kk Ab I 52. Albizturko

segaria aurrena / lanian asi zanian, / belar ebaitzen aña denbora / pasatzen zun egonian. EusJok II 72.

Ihinztatuz belharra. Ox 166. Or, bide bat, erpiña, belar kiskalia zear, arkaitz gorien barrena. Ldi IL 145. Urtan

murgildu edo belar-intzetan oñutsik ibiltzea, urte guztian gaitzik izan ez dedin. JMB ELG 80. Oroen zelaian,

belarra motza. EgutAr 1935, 29 (ap. DRA). Bei gazte bi euki arren, ez du izaten udaburuan negurako belarra

ondu bearrik. TAg Uzt 12. Alpe ozkirri osasungarrietara yoanak ziren udako beroen igesi, belar beti-ezearen

billa. 'Chercher des pâturages toujours verts'. Or Mi 101. Heben ala han belhar goxua badük. Mde Pr 132.

Arruntean Azkaineko hil-herriak asi ongi atxikiak dire: belarra nihun ez da nausitu. Zerb Azk 21. Bedarra erdi

eze erdi igar, iratzak berde mamin, zugatzak ostroz ta orriz beterik, aizea eguzkitan bero ta gerizpean ozpera,

bestelako leku apaiña aukeratu eben askari ori egiteko. Erkiag Arran 121. Bedar ebaten zan artean. Bilbao

IpuiB 120. Artaldetxuak agiri dira / bedar gozoan urduri. BEnb NereA 39. Hibai ondoko landetan, / belar gizena

dago. Arti MaldanB 203. Belar gurian exerita gaude. Ibiñ Virgil 38. Baztango lurraldean belar joria zegoan.

Anab Poli 73. Pentsurik gabe belar utsarekin bizitzen ziran. Salav 31. Belar berriak berdatu ditu zelaiak ta

mendi gaina, / kukuak bere kantu ozenez atzar arazi oihana. Xa Odol 197. Lurra're ondo maniatzen du / eta

ebaki belarra. Uzt Sas 246.

2. (G-goi; Deen I 34, 251 y II 49, -lh- H), bedar (V-gip). Ref.: A (bedar); VocZeg 288. Tabaco. "Tabac à

fumer. Belhar berria, tabac récemment récolté" H. "Tabaco, belarra" VocZeg 288. Cf. Dv s.v. belhar: "Pipako

belharra, tabac"; Ezale 1897, 167a: "Bedar edo pipa-bedar esan oi dabe pipa-artzaillak tabako-orriagaiti". Cf.

tbn. VocNav: "Belarra. Nombre que se da a la planta denominada Nicotiana rustica [Montaña]. [...] Tabaco

belarra, tabaco en hojas. Así aparece en el proceso contra los bandidos de Lanz del año 1817". v. PIPA-BELAR,

TABAKO-BELAR. Erre nai duenak erosi dezala belarra. Apaol 25. Aita, bakerik ez badezu ere, pipa bete

belar izango dezu. Ib. 25. Onetan zijoazela, asi zan gazteena pipa piztutzen, eta nola etzuen belarrik pipan, ordu

laurden bat igaro ondoan, erre zuan sudurra. Urruz Urz 13. Toxatik pipa belarrez beteaz asi zan kantari. Urruz

Zer 112. Pipatara bat belhar errerik bere hortz ederren artean, ohera buruz abiatu zen. Barb Sup 104. Bainan

gero, tabakoa, belharra, kariotu, xuhurtu, agortu. Ib. 64.

- BELAR-ARRASTELU. "Belhar-arrastelu (BN), -arrastelü (S), -arrasteilu (L), -arratsela (S), -arrestelü (S), -

arreztelu (L), râteau" Lh.

- BELAR-ARTE, BELAR-TARTE. (En casos locales de decl. sing.). Espacio entre la hierba. Belar artean

dago sugea. VMg 66. Bioletea izanik berez / Be-zale umill benetan, / Bedar artean lotsaz legetxe / Dana,

albadau gordetan. AB AmaE 422. Loratan sagar-zugatzak, bedarrez ondo iantzirik muno ta zelaiak; bedarartean

zuri, ori, ta gorri, mueta askotako lora txiki ta andiak. Ag AL 54. Baña baratza ittun-ittun, itxura

negargarri orretan ikusita, bedar-artera barriro sartu eban. Altuna 44. Arpegi estua, bibote erre erkindua ta

bedar artian taketa lez zigarro mutxikin amataua bertan. Kk Ab II 14. Belartartean eta arkosko gañean auspez

zetzan Bikendi gizagajoa. Or Mi 67. Belar-artetik irten nai du [sugeak]. Or Eus 313. Sugea belar-tartean bezala.

Ib. 67. Bedar artean, elorrietan... Gand Elorri 61. Belar artetik datoz, belar artera doaz [xomorroak]. Txill Let

65. Nola sabela anpatzen zaion kukubiari (konkonbroari) belar artean biurrikatuz. Ibiñ Virgil 110. Ibai ertzeko

belar artean. NEtx LBB 356.

Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten

mende.

684

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!