15.05.2013 Views

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Orotariko Euskal Hiztegia 4. lib.: bar-berpuru

kaleetan ibilli baiño. Erkiag BatB 147. Ona naiz txarra, baiña iraun beiñepein. Vill Jaink 111. Egungo haurrek

behinik behin, "ayuda familiar" delakoaz zerbait ekarten dute etxera. Osk Kurl 63. Izadiko gertakari auetara

urbildu ezin banendi ere [...], baserriak eta ibarrak ureztatzen dituten errekak beñipein atsegin bekizkit. Ibiñ

Virgil 92. Ez da okerrik beiñepein, eta ori ez da gitxi. NEtx LBB 20. Erostunak baditu behinik behin, eta

irakurleak izango ahal ditu. MIH 136. Hitzen hauzi hau ez da, nere ustez, ez hauzia ez ezer: ez luke behinik

behin izan behar. Ib. 78.

c) De una vez, de una vez por todas; al fin. Autsi zazu [...] lurreko beargaien kate luze ori; ta egizu beñikbein

animaren egiteko andia. Mb JBDev 220 (en la ed. guipuzcoana de Aran benik-beiñ).

d) De todas formas. Egia da, denbora galduaz edo nere kulpaz damu izan dezaket; baña beñik beñ, denbora

galdua galdua betiko geratzen da. Cb Eg II 100.

e) "(V, G, AN), por cierto" A EY III 260. --Tori zigarrotxo bat. --Jesus! Galanta da beñepiñ ori! Sor Bar 36.

Zer klasetako ezpata duen / ezaguna da beñepiñ. EusJok 94. Bai, zaarra ez zara, tximista gorria! Ez beiñipein.

Ezta umea bere, ostera. Erkiag Arran 99.

- BEHINIK BEHINEAN (beñipeñian V-gip ap. Etxba Eib). Por lo menos. "Beñipeñian aitzen emon balesku

aurretik" Etxba Eib. Ez zekiñat nik ori [nondik datorren] [...] bañan nola ta nai ere urrutitik beñepenean.

Apaol 29. Mutill gazte oriyek / formal dira ibiltzen, / beñepiñian ez da / bat etxera biltzen. JanEd II 77.

Beragatik zenbaitek / Zauzka mingañian; / Nik beiñik beñian. Otañ 80. Ni ikaratu nintzan / beiñepeiñian, / orko

Dios-ka otsa / entzun nuanian. Auspoa 94, 96. Orra amasei bertso / biñiripiñian / emengo kongregante / umillen

gañian. Ib. 72.

- BEHINIK BETIRAKO. De una vez para siempre. v. BEHIN-BETIKO. Euskerari ez iltzen laguntzeko, ezin

ditezke amar milla peseta zikin batu. Ezta ere beiñik-betirako eman bear dezula yakinda. Ldi IL 105.

- BESTE BEHIN (Mg Nom, Añ). Otra vez, de nuevo; en otra ocasión. "(G) berriz; (V) ostera, beste bein, otra

vez" Mg Nom 66. "(En otra) ocasión. [...] Siendo futuro el verbo: urrengoan, beste bein, ostera, barriro" Añ.

"(Otra) vez, en otra ocasión: (c.) beste bein, urrengoan; (V) ostera bere" Ib. Noe behin horditu zen, eta Loth

bertze behin. SP Phil 355 (He 358 Loth ere bai behin). Beste beñ Claudio ta Estanislao kozinariak egur eske

bialdu. Cb Just 111. Esan bere eutseen beste bein gauza berau beste berba batzubekaz. Mg CO 8. Baña begira

beste bein onelakorik gerta ez didin. VMg 46. Ezainduten doguz miñok bein murmuraziño ta esaka gaistoakaz,

beste bein berba loiakaz. Añ LoraS 53. Propositu edo gogoa beste bein bekaturik ez egiteko. Añ CatAN 50.

Puskaka puskaka ostubagaz, gaur lauzuri, bijar laumarai, etzi zortzimarai; orain ogija, gero sagarra, bein

artua, beste bein ardaua. Astar II 155. Indulientzia osoa oraino, ilhabetean, bertze behin, batbederak, bere

hautzara, nahi duen egunean. JesBih 468. Bein batean agertu zitzaien Pedro eta Santiagori; beste bein amaika

Apostoluai, elkarrekin zeudela. Lard 474. Enaik ez beste behin / bortian hotz eraziren, / ez ere hik beste urthian /

hire irrigarri emanen. Balad 133. Bertze behin, aita eri bati manatua izan zitzaion erremedio bat kharioa, eta

komentua azken sosetan zen. Laph 233. Jagola dozu gero beste bein Guzman azkarra, / eragozteko zugana

sartzen mauru zakarra. AB AmaE 444. Orduan Jesusek adiazi ziozkan Ebanjelio santuko itz aiek: [...]. Beste

bein esan zion Jaunak: [...]. Bv AsL 37. Bertze behin zen saminago / Ama Birjinaren hitza: [...]. Zby RIEV 1908,

292. Berrogoi egun hetan agertu zen Maria Madalenari [...], apostoluei bi aldiz, [...] eta oraino bertze behin

Jondoni Petriri, arrantzan hari zelarik. Jnn SBi 32. Ezai beste bein orregaz batu, buru-arin ori. A BeinB 45. Ber

gaiza erran zian beste behin. Ip Hil 154. Bein eta beste bein, egun baten eta bestean, iñoz nekatu eta gogait egin

baga. Itz Azald 62. Entzuten bot beste bein itxasertzetan abillela, birrindduko aut. Echta Jos 60. Ni geiztua! Ia

beste bein esain! Kk Ab I 69. Bein, zulo sakon batera jausi ziran. [...] Beste bein [...]. Altuna 90. Orain sorta

bat... / Beste bein, Ama, / ekarko izkitzut / geiago. Jaukol Biozk 11. Beste bein, Tuguerresko agintari nagusi zan

Valderramak berri izan zun, bazetorrela ta bertan zala Jose F. Mata. Or SCruz 138. Bertze behin jotzen du

beraz makilarekin... Ura bethi geldi geldia! "Une dernière fois". Barb Leg 22. Bein ezker, beste bein eskuin. Or

Eus 233. Beste bein, larunbatez alor (soro) batzuetan zear zioan Yauna. Ir YKBiz 110. Langille onek birritan lan

egin dau: irabazten bein eta aurreratzen beste bein. Eguzk GizAuz 147. Moisek makhil kasakaka ura jauz-arazi

zuen harroka batetik, aldi batez. Bertze behin, ur batzueri gustu ona eman zioten. Zerb IxtS 37. Entzun ezazute

beste bein gure lenengo ura. Lek SClar 126. Beste bein, ba ei zan Eibarren olako gizon serixuan-serixoz grabia

zan bat. SM Zirik 90. Aristotelek dionez, Enpedokelek eta Omerek neurria besterik ez omen zuten ideko. Beste

bein, ordea, Omertar gorengotzat aipatzen du Enpedokel. Zait Plat 78. Ta Nikanor, beste bein legetxe, bere

buruari begira asi da. Erkiag BatB 140. Begiratu idanan beste bein bildurrez. NEtx LBB 239. Beste behin gure

etsaiek / boroga dezen nur giren. "Une fois de plus". Casve SGrazi 148. Beste behin esan nuenez. MIH 83.

- BESTE BEHIN BATEAN. En otra ocasión. v. BESTE BEHIN. Onen ondoren beste bein batean Santiago

gazteari agertu zitzaion. Lard 476.

- BESTE BEHINGO. Para otra vez. Errege etxera duaz / piezak arturik, / esaminadu daizan / ondo guztiz

ondo / ta, bada faltarik, / kontu beste beingo. DurPl 114.

- EZ BEHIN. "(V-ger), no por cierto" Alt Obs 49. Cf. supra BAI BEHIN.

- INOIZ EDO BEHIN; NOIZ EDO BEHIN. v. inoiz; noiz.

- LEHENENGO ETA BEHIN. v. lehenengo.

- NOIZ-BEHIN, NOIZEAN BEHIN, NOIZIK BEHIN, etc. v. noiz.

Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten

mende.

626

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!