15.05.2013 Views

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

Bar-Berpuru - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Orotariko Euskal Hiztegia 4. lib.: bar-berpuru

Astar II 103s. Jakiturija auxegaitik ezin gauzia dan baño beste modutan begitandu leikidijo. Ib. 3. Sartu zaitekez

Elexara bildur ikara lotsazkoaz: begitandu bekizu zeruan bertan zagozala. Añ EL 2 16 (EL 1 13 iruditu).

Sazerdotea sakristiarik eta altarako urteeran begitandu bear yaku Yesukristo Yesemaniko ortura bidean. Ib. 101

(EL 1 92 adierazoten dau). Juan zan eurak [Jesusen zaurijak] gana, mun egin eutseen, begitanduten jakola au

egiñaz batera sikatuten zirala. Ur MarIl 109. Zenbat utsegitek, txikijak begitandu leitekezanak, ez ondo

begiratutia gaitik [...] alanbere Marijari asko aserratu eragiten deutseen! Ib. 91. Une atan beratan artu eban

emakume donga arek itxura bildurgarri bat, allagiña ze, begitandu jakon piztija ikaragarri bat. Ib. 28. Bera dala

ederrena begitanduten jako (Isp[aster?]). Bon ms. 9. Jaun hura beñgoan ikusi zuenean, Jaungoikoak zerutik

bialtzen zion Aingeru bat zala begitandu zitzaion. Arr GB 133. Erregiña bat begitanduten niri zatxataz, / albo

erriok eresten jataz menpekoak. AB AmaE 191. Ezin kantau nei ezelan bere / Astarloarik ill zala, / ezpada txiki

begitandurik / mundu au itxi ebala. Ib. 118. Neri begitantzen zait alferra izango dala berriro eskribitzea. Apaol

47. Lagunaren atzetan amar erpe, amuak langoxe okerrak, ekusazala begitandu iakon. A BeinB 90. Burua iaso

ta begiak zabaldu ebazanean, auntzaren musturra ta agiñak begitandu iakozan bestearen arpegian. Ib. 91. Gau

guztietan oera etzin baño lenago, ilteko aurrean eta Oleazinoeko Sakramentua artuten egoala begitandu eta

iruditutea. Itz Azald 168.

(s. XX) Gantzak ere bazituzan / ikaragarriyak, / begitanduten jatan / morena, / errotako arriya. Noe 80. Juan

egin zanian / plazara agertu, / zezen bat egin jakun / guri begitandu. EusJok II 53. Baña edur ganeko oñatzak

atzekoz-aurrera egonik, begittanddu be etxakan iñori Bertoldak jauregittik urten ixan leukianik. Otx 87. --

Aberetzat artu gattuz beronek bein-beñian! [...] --Urrundik orixe begittandu, gaxo oneri. Ib. 112. Iñoiz baiño

liluragarriago, guragarriago ta eskurakoiago begitandu yakon. Erkiag Arran 97. Logura zan, nunbait, baiña ez

etorkion lorik begietara. Burkoa gogorregia egoala begitandu yakon. Ib. 59. Uezaba intzala begitandu jatan.

Jauntxo itxura geiago eukan biargiñana baño: garbi jantzita ta eze-be ez eiten. SM Zirik 32. Pitagoraren

ustekizunen alde ari dala begitandu lekioke norbaiti. Zait Plat 69. Etengabe arian ari dan ekaitz-erauntsia,

goitik beraino erorten dan dorrea, uztaiak iaurtitako gezi beldurgarria, egonean egon daudela begitandu oi

zaizkigu. Ib. 41. Eladeko eredurik ederrenaren lilura berarengan markesturik eta urraturik begitantzen zaigu.

Ib. 109. Ara onaka igesi lez yoiala norbaiteri begitandu, eta aots gogorra entzun zan: --Kontu orregaz! Ostu

egin dau-ta! Erkiag BatB 29.

(Sin complemento). "Equivocarse" Lar y Añ. Utsegin dezu, esango dirate Filosofo bekozkodunak;

begitandu zatzu; oiek dirade amesak eta kontuak. Lar SAgust 4.

2. (Con aux. trans.). Ver, avistar. Gardubak klabelina begitandu ezkero. (Isp[aster?]). Bon ms. 9. Jerusalen

aldeko Jafa deritzan Siriako kai ondo aitatura allegatuta, lau egunera Uri Santuba begitandu zuten. Aran SIgn

39.

Mirar. Bertara begiratu eban, da argi ziriña ta illuntasun ao-zabala baiño besterik ezeban ikusi.

Gaiztakeria ontasunetik eta ezaintasuna edertasunetik ondoen ezautu daroaguzan antzera, illuntasuna

begitanduteko bere, argia bear izaten dogu. A BeinB 89.

3. (Con aux. trans.). Representar. Liburua idekitzearekin batean ikhusi nuen tailuntz bat, bizitz-izpiritualeko

hirur izandurak begitantzen zituena. "Une image qui représentait". Birjin 111s. Antzeste bat, zeinak atzartasuna

begitantzen baitzuen hiri batetako murruen gainean ezarri zain bat bezala. Ib. 173. Au ez da irakurri bakarrik,

entzun bakarrik egitten, baita ikusi ere yardule edo begitantzale nabarben oriik begitandu oi dutena. Or LEItz

40s.

II (Part. en función de adj.). 1. (H). Ficticio, imaginado, imaginario. "Begitandua (V) chose imaginée, qu'on se

figure être" H, que cita a Mg. Zerren bear dan ur egiazkoa ta ez begitandua, bateoa ona izango bada. Mg CC

176. Osoro bekatu mortal jakinak, dudakoak ta begitanduak Konfesoreari agertzea. Ib. 162. Onexek dira

okasiñoko etxea ez largetako asmu eragozgarriak, ez benetakoak, bai azalezko irudituak ta begitanduak. Añ

LoraS 27. Ezpadozu gogo ta animorik largateko arimako galbidiak edo okasinuak, zure damuba begitanduba ta

guzurrezkua da. Mg CO 249. Au ezagututen ez daben guraso askok, interes begitandubeen atxakijagaz edo

eureen seme alaba nasaijei gusto emote arren, [...] isten deutsee euretara juaten. JJMg BasEsc 115. --Badago

egiazko damu ta propositu bear dan legezkorik pekatuaren bide edo okasiñoe urrekoetatik alde egin gura

ezpada? --Ez ezelan bere, ta bai ao utsekoa ta begitandua. CatBus 49s.

2. "Begitandua (Vc), el iluso" A. Zorijonekotzat eukan ordu atan Demoklesek bere buruba. Baña onik

onenian, dakus zorioneko begitandu onek bere burubaren gañian burdiña zorrotz, leunaren leunez argi egiten

ebana. Mg PAb 216.

III (Sust.). Imaginación, figuración. Deritza txaarrari bera leezkuak diriala beste gustijak [...]; eta alan

onelakuenzat gerizarik txikijena, euren begitandurik arinena edo irudirik urrinena da asko [...] juizijo egiteko

bera dan modukua dala bestia bere. Astar II 180.

- BEGITANDU ERAGIN. Hacer imaginar. Berez dan baino astunago ta penatsubago begitandu eragingo

deutsala diabrubak, daukan estaduba. fB Ic III 370. Banidadia da, edo ezaintasunak estalduteko, edo dan baño

edertasun andijagoko bat begitandu eragiteko. Ta zer da au ezpada engañuba? JJMg BasEsc 188s. Konfesinoe

jenerala agiñduko deutseela pensauta, ta gatxa dala Diabrubak begitandu eragiñda. Ib. 83.

Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten

mende.

580

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!