14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GERNIKA OFF-ROAD taldea aurtengo

denboraldiaren amaiera iritsi da eta ohikoa den legez

une honetan balantzea egitea da tokatzen dena.

Zentsu honetan aipatu behar da taldeko ordezkariak

pozik daudela pilotuek lortutako emaitzekin, ez

bakarrik zenbait kasutan posizio oso onak lortu

direlako baizik eta aurten ere, krisia medio izan bada

ere, GOR Sport-ek berriz Euskadi mailan gidari gehien

dituen taldea bezala kokatzea lortu duelako. Guztira

46 pilotuk hartu dute parte konpetizio ezberdinetan.

Aipatzekoa da horien artean adibidez Asier Alzolak

egindako ibilbidea Enduro eta Cross-Country

modalitateetan. Baita azpimarratzekoa da taldeko

txikienek izan duten eboluzioa tartean Alex Olaeta,

Oier Lavin edota Unai Rementeria. Beste alde batetik

Jose Ojanguren gernikarra ere nagusi izan da

klasikoen mailan motokrosean.

Estatu zein nazioarte mailan aipatzekoa da

Jon Agirrebeitiak egindako lana, izan ere mundu

mailako txapelketako zenbait frogatan hartu du parte

eta horietan munduko gidaririk onenekin lehiatzea

lortu du, aurretiko postuetan hain zuzen ere.

Azkenik Txomin Aranak ere lan paregabea egin duela

esan beharra dago, izan ere lesioa jasan aurretik

zeukan maila lortzea izan baita bere helburua eta

lortu egin du, eta Euskadiko Motokross txapelketan

aurrean izatea lortu du. Mundu mailako MX3

txapelketako zenbait frogatan ere parte hartu eta

puntuatzea lortu du.

Datorren urteari begira, GERNIKA OFF-ROAD-en

asmoa berdina da, lanean jarraitzea inguruko pilotuek

txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan

dezaten eta horretarako beti bezala erakunde eta

babesle ezberdinen laguntza izatea beharrezkoa

izango da berriz ere.

Horrez gain Jon Agirrebeitiak zein Txomin Aranak

mundu mailako frogatan parte hartzea izango da

beste helburu garrantzitsu bat.

PUBLIERREPORTAIA URREMENDI

GERNIKA OFF-ROAD

X. URTEURRENA

GOR Sport-ek bestalde beti bezala Busturialdean

zenbait konpetizio antolatzeko asmoa du 2011.urteari

begira, tartean Ereñoko Motokrosa adibidez.

Bukatzeko esan beharra dago, GERNIKA

OFF-ROAD-ek aurten bere X. urteurrena egingo duela

eta hori dela eta taldekideek motor jaia prestatu

dutela azaroaren 27an, ekintza ezberdinak egongo

dira bai txiki, gazte zein nagusientzat, tartean

aintzinako motorren erakusketa, irteera bat, bazkaria

eta ondoren jaialdia musika eta bideoekin, kaltzontzilo

lasterketa....mila ekintza eta gehiago egun berezi hau

ospatzeko. Jaialdia Ereñon izango da eta parte hartu

nahi dutenek informazio gehiago lor dezakete

webgunean, posta elektronikoan edota eguaztenetan

20:30etatik-21:30etara bitartean honako telefono

zenbaki honetara dei eginez:

Tel.94 625 62 50.

Plazak mugatuak izango dira, beraz berehala

apuntatzera animatu nahi zaituzte taldeko

kideek.

GERNIKA OFF ROAD

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!