14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ze momentutan dago udalerria?

Ibarrangeluk azpiegitura eta zerbitzu sozialen arloan

garapena euki dau. Azken hiru urteetan bi zentro neuralgiko

ordenatu eta urbanizatu dira: Elixalde eta Ibaeta. Eleixalden

zerbitzuak, tabernak, dendak, mediku edo bankuak dagoz.

Aparkaleku falta arazoak daukoguz, baina ingurua osatuta

dagoela esan leiteke. Ibaetan, udalerriko zerbitzu sozialak

eta kulturalak batzen dira jendeak bizia emoten deutsela.

Gainera, aparkalekuak eraiki dira eta urbanizatu egin da

oinezkoek lehentasuna daukela. Ileapaindegia, podologoa,

udako ludotekea, nagusi eta umeentzako ikastaroak. Herriko

jendea batzeko, Arbolizeko txokoa daukogu, gainera

astelehenetan Akordara doan autobusa eta momentuko

gauzetarako taxi-furgonetea be badaukoguz. Ikasturte

honetan, Haurreskolea zabaldu da, 0-3 urte bitarteko

umeentzat eta badagoz sei ume. Haurreskolea izateko

gurasoen parte hartzea beharrezkoa izan da eta udalarentzat

pozgarria da, herritarrek bizimodu sozio-kulturala herrian

zertzen dabelako. Herri dinamikoa da Ibarrangelu, sare sozial

haundia dauko eta hau oinarririk inportanteena da.

Zein izan da proiekturik inportanteena Ibarrangelun?

Proiekturik haundiena geure herritarrak dira, euren ondoan

egon eta eurei entzutea. Lagun bakotxaren arazoak

betetzeak dauko lehentasuna. Gizarte eta azpiegitura arloak

alde batera utzi barik bizi kalitatea hobetu eta herri

dinamikoa eta euskalduna egiten jarraitu. Auzoak hobetzen

segidu behar da. Ibarrangeluren gerorako funtsezkoak dira.

Oinarrizko beharrizanak daukez eta bete egin behar dira,

Durukiz, Garteiz, Merru edo Tremoiako saneamendua eta

Akorda hobetzea amaitu. Neguan autobusa joaten ez dan

inguruetara: Laida, Laga, Lastarria edo Antzoras, hau

lortzeko beharrean gabiltza .

Eta epe ertain edo luzera, zein proiektu burutzea

gustatuko leuskizu?

Proiektu haundi bi garatzea gustatuko leuskigu. Bata,

GEURE ALKATEAK

JESUS MARI ZILUAGA

IBARRANGELUKO

ALKATEA

"Ibarrangelun

Legegintzaldi honetako

oinarri nagusia sare

soziala da”

etxebizitza sozialak izatea, gazteei herrian bertan bizitzen

geratzeko aukerea emoteko. Hauxe izango litzateke ardatza

epe labur-ertainean. Bestea, adin nagusiko jendearentzako

zentroa. Honetan beste erakunde batzuen partaidetza

ezinbestekoa da. Proiektu biak estrategikoak dira eta herriko

lagun guztiak konforme egongo leitekez. Herriarentzako

gainontzeko proiektuak hipotekatu barik jakina. Udal lokal

gehiago be behar doguz, ze Kultur ingurua, zorionez txiki

geratu jaku herriaren giza-eskabidea beteteko. Hurrengo

10-15 urteetarako gura dogun Ibarrangelu marraztu behar

dogu, eta hori Plan Orokor barrian egingo litzateke. Datorren

urtean HAPO burutzen hasi behar da, geure beharrizen eta

desioekaz bat datorren Ibarrangelu diseinatzeko. Herria

ikuspegi kolektiboagaz eraiki gura dogu, badagoena, bai

gazteen zein nagusien artean, ze borondatez dabiltza

beharrean herriaren alde. Aurrera egin gura badogu,

oinarrizko kontuetan batu egin behar dogu,

ibarrangelutarren iritzia geure eginda.

Ibarrangeluk Euskadiko hondartzarik

garrantzitsuenetariko bi daukoz. Zer egoeratan dagoz?

Ibarrangelun badakigu inguru honetan bizitzea pribilejioa

dala, eta hau baserritarrek jagon dabelako da; baina

hondartzen egoerea hobetu beharrean gagoz. Segurtasun

eta masifikazino arazoa daukogu. Aparkalekuaren kontua

ikuspegi orokor batetik eta garraio publikoagaz konpondu

behar da. Aldundiaren laguntzeagaz udan jenderik gehien

etortzen dan hondartza biak daroaguz aurrera. Laidan eta

inguruan autoen abiadurearena be badago. Ezin da izan

udan jendea etortea eta 2000 auto eukitea bueltaka Laida

eta Laga artean, hori ez da jasangarritasuna. Bestalde, Lagako

proiektua ez dago gure eskumenean eta barriro be, Kostas

hutsetik hasi da. Eskumalde guztian iraunkortasuna

bermatzeko eta herriak batzeko, Sukarrieta, Kortezubi eta

Gautegiz-Arteagak proiektu bateratu bat daukogu:

bidezidorra egitea, jendea paseoan joateko herrien ingurutik;

1go fase batean Ibarrangelutik Lagara izango litzateke.

URREMENDi 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!