14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

La Villaren berregituratze eta eraldatze proiektuagaz,

helburuak bete dira?

Bai, helburuak bete doguz, horrexetarako egin dogu behar.

La Villako plazea berregituratuta, 12 aparkalekuntzako

espazioa lortu dogu, Gaztelekua sortu da eta laster hasiko

da martxan eta Errigoitin behin eta berriz eskatu dabena:

tabernea edo herriko etxea be laster zabalduko da. La Villa

guztiz berregituratzeko alde zaharra oinezkoentzako ipiniko

da; inguru guztia antzinatasun “Label”-duna. Errigoitik

zerbitzuetan irabazi egin dau. Oin dala 15 urte herritarren

%30ek baino ez eukon edateko ura behar moduko

baldintzatan, gaur egun, ostera, %100ek dauko. Herriko

frontoia lehen jausita egoan orain estalita dago. Mediku

kontsultea be txarto egoan, gaur egun Busturialde guztiko

mediku kontsultarik onenetarikoa daukogu. Metxikas eta

Madalen auzoen ordenamendua ia amaitu dogu, eta

baserrietarako sarbideak konponduta dagoz, ia %95.

Herritarrei harrera eraginkorra emoten ahalegindu gara.

Horretarako, 1995 eta 2010 artean Errigoiti hobetzeko 20

milioi inbertidu doguz. Alkatetza hartu nebanean, 1995ean

udal aurrekontua 80 milioikoa zan eta gaur egun 426 milioi

daukoguz errigoitiarren ongizaterako.

Malluki industrialdeak Errigoiti garatzen lagunduko

dau? Prest dago Errigoiti aldaketa horretarako?

Ekonomia barik ez dago garapenik, eta garapen barik herriak

desagertu egiten dira. Malluki industrialdeak aberastasuna

ekarriko deutso herriari. Etekinen artean 20 umerentzako

Haurreskola eraikitzea eta 60 zaharrentzako egoitza dagoz.

Azken hau, Errigoitirako izango da eta baita alboko

herrietarako. Zerbitzu guztiak izango dauz eta 2500 m 2

lorategia, 5 izarreko egoitza izango da. Proiektu honegaz

34 lanpostu barri sortuko dira. Ez doguz ahaztu behar

udaletxe barria, Kultur Etxea edo udal biltegirako inbertsioak.

Horretarako aberastasuna eta beharra sortuko dabezan

enpresak behar doguz, egitura eta zerbitzu barriok egiten

lagunduko deuskuenak. Industrialde barriak 300 lanpostu

GEURE ALKATEAK

IÑAKI MADARIAGA

ERRIGOITIKO

ALKATEA

"Aldatu egin behar da,

izan eta irauteko. Horixe

da nire goiburua”

eukiko dauz, gehienak zuzenak. Industrialdearen 2000 m 2

inguru enpresa haztegirako gordeko dira,enpresa ekimena

dauken auzotarrek eukiko dabe lehentasuna.Malluki

industrialdea kokatzeko, ingurunea izan da kontuan. Horixe

da neuk neure buruari ipini deutsodan beste apostu bat:

Mallukirako ingurumen “I” lortzea. Ingurumen zertifikazino

nagusia da, industriari “oskarra”. Jarriko diran enpresek legea

betetzen dabenean baino ez dabe udal lizentzia eukiko.

Zer geratzen jatzu egiteko?

Alkate batek hiru etapa daukoz: Santxo indartsua, Santxo

jakintsua eta Santxo Panza. Lehenengoa, Santxo

indartsuarena pasatu da, legegintzaldi hau Santxo

jakintsuarena izan da eta Santxo Panzarena heldu aurretik,

kargua utziko dot, pozik egindakoaz. Momentu txarrak eta

onak izan dodaz. Eta pertsonea naizenez, sufridu egin dot,

nire familiak gehiago. Azken 15 urteetan gure udal

proiektuaren kontra izan den gutxiengo batek gura izan

eban Errigoitiren garapena geratu, baina ez dabe lortu. Ni

neu pozik nago neure familiarengandik eta kideengandik

izan dodan laguntzeagaz. Zorretan geratu naz eurekaz, ez

jat inoz ahaztuko.

Zetan ahaleginduko zara etorkizunean?

Metxikas eta Madalen auzoetako garapen urbanistikoak

amaitu, Eleixalde hobetu, La Villa auzoa berregituratu eta

Olabarrin Mallukiko industrialdea kokatuko da. Auzo honen

garapena ez da industrialdea bakarrik, errepide barria

zerbitzu guztiekaz, 50 bat etxebizitza barri, jatetxea eta

zentro sozio-kulturala be eraikiko dira. Zentro hau eskola

zaharretan egingo da, beharrak amaitu dira eta 600.000€ko

inbertsioagaz. Eleixalderi jagokonez, hurrengo

legegintzaldian izango dau lehentasuna. Auzoa barriztau ,

eleizaren ingurua konpondu, bost etxebizitza barri eraiki

eta lokal polibalentea eta haurreskolea egin gura dogu.

Errigoiti hoberantz doa. Nire goiburua: "aldatu egin behar

da, izan eta irauteko” da.

URREMENDi 17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!