14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

GEURE ALKATEAK

Ereñok asko irabazi dau azken urteootan. Zeintzuk

jarduera izan dira esanguratsuak Ereñon?

Ereñotarren bizi kalitatea hobetu dogu. Udalerria aparteko

egiten daben ezaugarriek batzuetan oinarrizko zerbitzuen

eraginkortasuna gatz egiten dabe eta horixe izan da geure

egitekoa. Herri bideak konpondu doguz eta herriaren

akzesibilitatea hobetu egin da. Ereño-Atxoste paseoa eginda,

oinezkoen segurtasuna gehitu eta hurreratu egin gara

elkarrengana. Eleixalden be solairu biko eraikina egin dogu

aparkatzeko eta Kultur Etxea egiten danerako lekua gorde

dogu bertan. Kultura mailan be hazi egin gara. Kultura

ekintza eta ekimen programazinoari esker, ereñotarrek

hainbat ekintza daukez (ibilaldiak, tailerrak…) kirol jarduera

haundia eskaintzen dogu, baita kirol txapelketak be (zaldi

lasterketak, motokrossa, txirrindularitza…) eta horreek

zaletu eta bisitari asko dakerre herrira; herria dinamizatzen

laguntzen dabe. Mediku kontsulta barria be lortu dogu,

farola fotoboltaikoak ipini eta herriko argiak hobetu doguz.

Herriko tabernearen teilatua eta kanposantuaren aurrealdea

konpondu doguz, besteak beste. Gainera, ezin dogu ahaztu

edateko ur eta saneamendu sare duinaz herria hornitzeko

beharrean gabiltzala. Ereño garatzeko eta herritarren

ongizaterako beharrezkoa da. Etxebizitzak han hemen

dagozanez zabalduta, azpiegitura hau ondiño be

neketsuagoa da.

Azken urteootan oinarrizko azpiegiturak hobetu egin

dira. Zer egin da hori lortzeko?

Asko kostatu da eta kostatzen da. Baina hasieratik geunkon

argi Ereñoko Udalean: herriak aurrera egitea gura genduan

eta horretarako beharrezko zerbitzuak izatea. Herri txikia

eta etxeak zabalduta izatean, asko mobidu behar izan dogu

gaur egun daukoguzan eta kudeatzen doguzan azpiegiturak

lortzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu deusku geure

herritarren beharretara zerbitzuak bateratzeko ahaleginean.

15 milioi euro inbertidu dira herrian Edateko Uraren Sarea

eta Saneamendu Sare Nagusia eraikitzen. Lehen hiru ur

16 URREMENDi

JUAN JOSÉ ARRIBALZAGA

EREÑOKO

ALKATEA

"Ereño kalitatezko

zerbitzuekaz egunean

ipintzeko egiten dogu

behar. Gure helburua

herritarren bizi kalitatea

bermatzea da.

biltegi genduzan eta orain bat daukogu teknologia

guztiekaz, kalitatezko ura emoteko. Bollarreko presa eraiki

dogu ura hartzeko eta egun egiten ari dan Ur Zikinen

Depuradorea (EDAR). Herritar guztiek internetera sartu ahal

izateko eta teknologia barrietan parte hartzeko wifi sarea

ipintzen aitzindariak izan ginen. Legegintzaldi hasierako

apostua izan zen. Erdi Aroko gazteluaren aurkinkuntza

arkeologikoa eta Ereñozarreko nekropolisa sustatu doguz

hasieratik. Gure kudeaketea indusketeagaz jarraitzeko dirulaguntzak

lortzeko dago zuzenduta. Aurkikuntza honek

ondare eta kultura mapan ipini gaitu, maila altuan eta hori

Ereñontzat baikorra da.

Etxebizitza tasatuak, zaharren egoitza Ereñon aurrera

doaz. Bete dozuz ipintako helburuak?

Bai, helburuak lortu doguz eta jomuga barriak ipini be bai,

asko lortzeko bideratuta dagoz. Kultur Etxe barrirako lekua

gorde dogun moduan, etorkizunerako lur saila eukiteko

gestinoak be egin doguz. 510.000€ inbertidu doguz,

erdiguneko baserri bat eta inguruko lurrak erosteko, bota

egin dogu eta lurra egokitu herriaren bideragarritasuna

hobetzeko. Bertan etxebizitzak egin ahal izango dira egunen

baten. 24 etxebizitz tasatu eskaini doguz, nahiz eta

atzerapenak izan diran eraikitzeko gure helburua Ereñoko

gazteak herrian bertan bizitzen geratzea da. Proiekturik

guraritsuena eta esfortzurik haundiena eskatu deuskuna,

nagusi eta ezinduentzako egoitzea izan da; proiektuak

herritarren bizi kalitatea bermatuko dau. Proriektu hau

nahiko aurreratua dago, sinatu dogu hitzarmena

Aldundiagaz, Udalak 7500m 2 lur saila emon eutson

eraikitzeko. Nagusientzako egoitzak 20 plaza eukiko dauz

eta ezinduentzako aldeak 24rentzako. Ereño eta inguruko

udalerriei emongo deutse zerbitzua. Datorren

legegintzaldian proiektua osorik garatzea da gure erronkea.

Aurrerantzean orain arte lez segiduko dogu beharrean,

argitasunez, dedikazinoz eta ahaleginez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!