14.05.2013 Views

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

Gure - Urremendi. Landa Garapen Elkartea

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Elantxobe moduko herri batentzat gauza txikiak garrantzi

haundia dauke; norainokoak izan dira azken urteotako

ekimen “txikiak”?

Elantxobek aparteko orografia dauko; hori dala eta, gure

inbertsinoa akzesibilitatean izan da, herritarrak herrian

batetik bestera errez eta seguru ibiltzeko. Barandilak ugartu

egiten dira eta hasi goian eta behera danak barriak ipini

behar izan doguz. Eskilarak be bai, nahiz eta zeozertxu

geratzen jakun legegintzaldi hau amaitu aurretik burutzeko.

Herriko kanposantua barriztau dogu, beroneri eusten

dautson hormea konpondu eta gogortu egin dogu, denbora

gehiago iraun eta segurua izateko. Kanposanturainoko bidea

be konpondu eta udalerriaren goi aldean ikustokia egin

dogu, Europa ikustokia izena ipini deutsogu. Herritarrek

ondo hartu dabez barrikuntzok; izan be, arazo asko

konponduta geratu dira eta guk eurek egindako eskabideak

beteten baino ez gara ahalegindu. Elantxobe aldapa ez

egonkor baten dago kokatuta eta hori be konpondu behar

dogu. Gura nahi izan badogu be, ezin izan da aldapa

gogortzeko beharren 2.fasea burutu: eusteko 7 horma eta

beharretarako zabaltzen zan bidea egitea, hau gainera, herri

erdiari sarbidea emon eta udal zerbitzurako zabalik geratuko

zan (beharrak, zama lanak, larrialdiak..). Arau Subsidiarioak

behin betiko onartuta daukoguz orain eta finantziazinoa

lortzen gabilz, baina beharren kostua haundia da eta

ekonomiak hoberantz egiten dauanean ipiniko da dana

martxan.

Alde sozio-kulturala bizibarritzeko, eskola zaharretan

eraikin multifuntzionala egitea eta tasatutako

etxebizitzak izan dira proiekturik pozgarrienak?

Jakina. Etxebizitzatan Elantxobeko 12 familia gazte egongo

dira eta hori behar-beharrezkoa da. Populazinoa galtzen

goaz eta 12 etxebizitza bertoko 12 familia gaztek hartzea

pozgarria da. Kultur Etxean herritarrek asisialdia non pasatu

eukiko dabe. Eta herriaren bizitza sozio-kulturala

dinamizatuko dogu. Kultur Etxea egiteko beharrak aurrera

GEURE ALKATEAK

AMAIA EIGUREN

ELANTXOBEKO

ALKATEA

"Elantxoberen etorkizuna

populazinoa ez galtzea da

eta horrexen helburuaren

alde egin dogu behar”

doaz. Ingurua urbanizatzea falta da. Gabonetarako amaitu

gura dogu.

Honetan lau urteotan portua aldatu egin da. Hori

herritarrentzako aldaketa ona izan da? Zelan hartu

dabe?

Hemen ondiño arrantza itsasontzi bat dago, bakarra eta

portu izan zanaren nostalgia bizi dogu, jakinda halakorik ez

dogula gehiago izango. Harrera ona izan dau portu barriak.

Elantxobek dozena bat itsasontzi euki ebazan, kontserba

fabrikak, arraina gazitzekoak, danetarik, herria hortixik bizi

zan eta gaur egun ez daukogu ezer. Denborak aldatu egiten

dira eta arrantza jarduera apurtxu bat egon arren, beste

portu batzuetan moduan etorkizuna turismoa izan leitekeala

uste dot. Elantxobek orografiagatik daukozan muga

urbanistikoak erabilita herri liluragarria bihurtu behar dogu.

Zelan dauko etorkizuna udalerriak?

Elantxoberen etorkizuna populazinoa ez galtzea, gazteak

berton geratzeko zerbitzu guztiak garatzea eta gizarteagaz

batera joatea dira helburuak. Horretarako, Aldundiak

Busturialdean burutzeko dauazan proiektuak aurreraataratea

gura dogu.

URREMENDi 15

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!