10.05.2013 Views

Los Rios 232.pdf - Misiones Diocesanas Vascas

Los Rios 232.pdf - Misiones Diocesanas Vascas

Los Rios 232.pdf - Misiones Diocesanas Vascas

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Educando en Valores - - Baloreen hezkuntza

BIZITZA FILOSOFIA BATEN AUKERA

Arizmendi Ikastolaren muinean GURE IZATEA dago,

gure identitatea, gure nortasuna, norbanakoarena

eta talde nortasuna.

GURE IZATEAN oinarriturik, besteekin - berdintasunean,

aniztasunean eta interdependentzian

– kontzeptuen oinarrian, “bizitza fi losofi a” zehatz

baten aukera egin dugu.

Hezkuntza Proiektua garatzeko erreferenteak

hauek dira:

Giza eskubideen ikuspegia

Aberastasunaren eta baliabideen banaketa

Kulturak mantentzea eta elkartrukatzea

Tokian tokiko ideologiak errespetatzea eta

elkartrukea bultzatzea.

Garapen jasangarria eta aniztasunean oinarriturikoa.

Hazkuntza kualitatiboa.

Eleaniztasuna eta komunikazioan berdintasuna

Lekuko ekoizpenen babesa

Demokratizazio ekonomikoa

Ikastolak lantzen dituen ardatzen artean bi alderdi

hauek azpimarratu nahi ditugu:

Garapen jasangarria

Gure Hezkuntza fi losofi ari helduz, Ikastolak garapen

jasangarriaz arduratzeko eta ikastolan lantzeko

erantzukizuna du.

Baliabideen urritasunaren kontzientzia hartu eta,

beraien erabilera osasuntsua bultzatzeko idei berriak

sortu behar ditugu. Komunitatearekin batera,

ingurumenaren zaintzarekiko sentsibilitatea piztu

eta hobetze ekimenetan parte aktiboa izan behar

du Ikastolak.

Gure Hezkuntza filosofiari helduz,

Ikastolak garapen jasangarriaz

arduratzeko eta ikastolan lantzeko

erantzukizuna du.

Kooperatiben ingurunean hezi. ESKORIATZA, GIPUZKOA

Arizmendi ikastola Eskoriatzan kokaturik dago. Kooperatiba integrala da. Ezin

dugu ukatu zein ingurunean bizi diren bertako ikasleak eta hurbileko gizartean

balore kooperatiboek izan duten eta, egun, duten eragina. Euren hezkuntza

proiektua lan mardula da. Beraz, esan egin behar da hemen alderdi batzuk

bakarrik azpimarratu direla (Proiektu osoa gure web orrian ezarriko dugu).

Honetarako, Solidaritateko proiektuak (Elkarhezi,

mundukide…) eta Agenda21eko egitasmoak curriculumaren

parte dira. Mailaz - maila, urtero, landuko

diren edukiak eta jarduerak planifi katu egiten

dira.

Bizikidetza

Jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonak elkarrekin

bizitzera deituta gaude. Hau horrela eta,

gure euskal identitatea bizi iraun nahi dugun testuinguruan

eta, berarengandik besteenak errespetatu

eta baloratu nahi dugun honetan, Kulturartekotasunerako

gure Ikastolan geureak egin ditugun

sei ildo nagusiei leku bat egingo diegu:

Norbere identitate kulturalaren kontzientzia

hartzeko hezi.

Beste kulturekiko begiruneaz gain, bestea

deskubritzeko eta dituen gauza onak baloratzeko

nahitik bizi.

Kulturen arteko elkarbizitza aberasgarritzat

joz hezi.

Migrazioen errealitatearen atzean dagoen

ezberdintasun sozial, ekonomiko, politiko,

kultural eta linguistikoez jabearazi.

Kulturartekotasunean bizitzeko hizkuntzak

oinarrizko tresnak dira. Zentzu honetan, hizkuntza

guztiak aberasgarriak ez ezik, beharrezkoak

dira. Geurea erakustearekin batera,

besteena mantendu eta elikatu dezaten

jarrera irekia izango dugu.

Ezberdintasunen aurrean, giza baloreak sustatu

eta hauetan hezi (autoestimua, errespetua,

berdintasuna, maitasuna…)

Beraz, egun, gero eta anitzagoa den gizartean,

elkarrekin bizitzeak dakartzan egoerei egoki erantzuteko,

komunikazioan, errespetuan, erantzukizunean,

elkarrizketan, elkarlanean oinarritutako

harreman estiloa garatzea ikastolako partaide

guztion artean premiazkoa da.

Bizikidetza planak, Hezkuntza-komunitatean bake

kultura sustatzea du helburu. Gai honen inguruko

sentsibilizazioa, partaidetza-eztabaida eta pertsonen

arteko komunikazioa lortzea da bere egitasmoa.

Se trata de

concienciar

acerca de las

diferencias

sociales,

económicas,

políticas,

culturales y

lingüísticas que

hay detrás de la

realidad de las

migraciones.

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!