09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

SAN IGNAZIO ZAURITUA IRUÑA'I'IK AZPEITIA'RA 543

rik gabe bere etxeraño iritxi zedin. Berak gidatu zituala zaurituaren angarillariak,

bere Zubasti'ko Jauregian barrena, Larraun lurreraño, andik

Gipuzkoa'ra kalterik gabe joan zitezen...

Sebastian Zubasti'ren aitormenetik dakigu, beraz, Urbasa'n barrena

ez baño, Aralar-aldetik izan zala Iñigo erituaren etxerako bidea.

Gauza au, donostiar Aita Rekondo batek aztarnatu bait du, oraindik

urte asko ez dala, Artxiboetan lan-egiñez, Nafarroa'ko gerrate-kontuak

dakarzkiten papera zaarretan...

Orain ba dakigu, beraz, ibillera ura etzala izan Urbasa-aldetik,

Aralar-aldetik baizik: Zubasti'tik, Atez'ko atakan zear, Irurtzun'en

barrena, Madoz'en gora, Larraun'en zear...

Orrela ateratzen bait dira, gañera, egi-itxurazkoak, Nafarroa'ko, eta

Gipuzko-erdi-inguruko zenbait lekutan esaten diran kontuak: Betelu'n

esaten dana, adibidez, Betelu'ko etxe batean lo-egin zuala gure mutil

zaurituak; eta Gipuzkoa'ko Altzaga'n eta Itxasondo'n esaten dana, Altzaga'ko

Bostaitzeta'n igaro zala, alegia, eta Itxasondo'ko Itxasaga baserrian

gauren bat egin zuala... Eta, arritzekoa: Loyola'n bertan, bertako

sukaldariak, beren aurrekoengandik jasota, esan oi dutena: denbora batean,

Nafarroa'tik Loyola'ra mandotan ekartzen zan ardo nafarra, gure

Iñigo zaurituak egin zuan bide beretik etortzen zala Loyola'ko upategietara:

Larraun-bidetik, alegia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!