09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

542 MANUEL DE LEKUONA. OBRAS COMPLETAS

—bear bada, Gebara'n apur bat ats-egin ondoren (Gebara'n loyolarrak

izeba zaar bat bai bait zuten)— gero Otzaeta'n barrena, Araotz'en

barrena, Oñati'ra, eta aizkenik Oñati'tik Azpeitia'ra"...

Etzegon gaizki pentsatua.

Bañan gertatu, gauza etzan ola gertatu. Gure mutil eritua, beste

bide batez eraman zuten. Itxurraz lekurik arraixkutsuenetatik. Ez Urbasa'n

zear, Aralar'ren zear baizik: Irurtzun'en eta Madoz'en barrena...

Nafarrik geiena izango zan lekuetatik...

Dokumentalki dakigu.

Ikustagun nola.

H* ^* &

Nafar jatorrak, prantzes-indarrez orniturik Donibane-Garazi'n zear

Iruña askatzera zetozelako berria zabaldu zanean, nafar jatorrak armentan

jarri ziran. Aien artean, beste asko ta asko bezela, Iruña-inguruko

gazte bat, Sebastian Zubasti zeritzana.

Iruña guztia irakiten zegon gaztelautarren kontra.

Bañan nafarrak galduan atera ziran. Eta, olakoetan gertatzen dana,

auditorias de guerra diralakoak bereala asi ziran bakoitzaren garbitasunak

egiten. Eta nafar asko ta asko gogor zatituak izan bide ziran.

Gure Zubasti ere estu zan... Bañan bere estutasunean ba zuan ark,

trantze artan iñor gutxik izan zezakean esan-bear bat bere alde.

Gauza zan, gure Loyola'ko semea zauritua erori zanean, eta, lenengo

sendabideak egin ondoren, Azpeitia'ra eramateko asmoa artu zanean,

Zubasti ura an aurkitu zala... eta, ain zuzen, berak bere gain artu

zuala, mutil zauritua arraixkurik gabe Gipuzkoa'rako bidean ipintzeko

kargoa... Zubasti ura zan, nunbait, alakoa, errukiorra, biozpera gaxoentzat;

edota beste nolabaiteko adiskidetasunen bat zuan gure Iñigo'rekin...

Kontua da, gure Zubasti'k, ereti artan bere burua garbitzeko,

gertaera ori auditorian adierazi zuala : Egia zala, bai, bera burruka artan

gaztelautarren kontra izan zala; bañan, ala ere, berak ba zuala, Enperadore

Jaunaren alde egindako serbitzu berezi-berezi bat: Loyola'ko

seme zaurituari berak eman ziola ordu artan bear zuan itzala, arraixku-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!