09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

San Ignazio zauritua Iruña'tik Azpeitia'ra

Nundik zear eraman zuten? Bai bait dakigu angarilletan eraman

zutela. Nundik barrena, ordea?

San Ignazio'ren ibilliak, beti ere eman dute zerbait pentsakizun.

Paris'etik etorri zan bein. Zein bidetatik? Ez bait det uste, gauza au

oraindik garbi-garbi erabakia dagonik, batez ere Irun'dik Iturriotz'erañoko

txangoari dagokiona.

Gauza bera gertatzen zan, orain berrogei-bat urte, Iruña'tik Loyola'rako

bidearekin ere. Pentsakizun zan gauza; eta Aita Lizarralde

frantziskotarrak zerbait sakondu nai izan zuan gai ori. Aita San Ignazio'ren

gaiak oso gogoz sakontzen zituan, Santu azpeitiarrak Arantzazu'ri

zion atxikitasunagatik nunbait. Eta etzan ibilli oi oso oker bere

pentsakizunetan...

Iruña'ko arazo ontan, gauza bat zeukan oso gogoan gure Aita frantziskotarrak.

Loyola'ko Iñigo, bere berna-ezur puskatuarekin, arrisku

aundian arkitzen zala Iruña'n ordu aietan. Etsai-artean, alegia. Iruña

ta Iruña-inguruak une artan nafarrez eta prantsezez bete-beterik zeuden.

Loyola'ko semeak berriz burruka artan gaztelautarren alde jokatu

bait zuan.

Gauzak ola izanik, gure Aita Lizarralde'k pentsatzen zuan, pentsatu,

zaurituaren eramalleak, biderik laburrenetik joan naiko zutela

tarren lurrera (Araba'ra) biderik garbiena: Goñi-aldetik, Ollo aldetik...

Andi-mendi'ra, Urbasa'ra...

Eta ola pentsatu zuan bere pentsakizuna gure Aita Lizarralde'k:

"San Ignazio, Iruña'tik Ollo'n ta Goñi'n barrena, lenbaiten Andi-mendi'ra

eramango zuten; eta gero, Urbasa'n barrena Araya'ra, eta Araya'tik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!