09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

D. JUI.IO DE UHQUIJO 393

URKIXO'TAR DON JULIO, EUSKEROLOGIAN

DON JULIO DE URQUIJO EN LA EUSKEROLOGIA

BlZICAITARROK

Urkixo'tar Don Julio'ren jaiotzako 100 urte betetze ontan, nik, Jaun

beronen adiskide —adiskide txiki— izan nintzan onek, nere lanengo

Don Julio'ren irudia berritu nai dizuet.

Don Julio, neretzat, aspaldi artan, zaldun argi-argi bat zan.

Iru anai ziran urkixotarrok : iru anai, zein-baiño-zein zaldunago :

Don Adolfo, Don Jose Maria, eta Don Julio, irurok zerbait aundi izateko

jaioak. Don Adolfo, Bizkai'aren "zaldun" izan zan; Don Jose Maria,

Elizaren "zaldun"; eta gure Don Julio, Euskeraren "zaldun".

Don Julio'ren zalduntasuna garai artan, besteak beste, Euskeraren

aldeko burruka bizkor batean azaldu zitzaigun. Justa-burruka bat izau

zan, "a florete" esan oi zan oietakoa; bañan naiko bizi ta bizkor. Bi gizon

burrukalari, bata Euskeraren mendratzalle —Don Pio Baroja—, eta

bestea, Euskeraren goratzalle —Don Julio—,

elkartu ziran

Beotibar'en pelean.

Bilbao'n izandako itzaldi batean, Don Pio'k Euskera mendratu egin

zuan, Euskera, kultura-gaietarako "gai" ez izateaz gañera, euskaldunen

kulturarako bidean beaztopa, galga ta estropozo bezela azaldu zigun.

Don Julio, ordurako, Euskeraren alorrean oso sarturik zegon. Eta,

ola, bere burua bearturik arkitu zuan, Baroja'ren aurka lantza bat zatitzeko.

Eta, esan-da-egin, egun aietako periodiku batean, Baroja'ren esate

mendratzalle aren aurka azaldu zuan bere burua.

Ekintza arraixku aundikoa zan, Don Julio'rena. Don Pio Baroja,

erderazko nobelagillerik onenetakotzat jotzen zan orduan —eta, izan,

irakurrienetakoa ba zan—. Ala ere, Don Julio'k ausartatsu ekin zion

Baroja'ren esaundari... Eta guretzat eta guztiontzat, Don Julio'ren iduria,

benetan maitagarri azaldu zan egun artan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!