09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

206 MANUEL DE LEKUONA. OBIÍAS COMPLETAS

Bañan, urteak joan eta urteak etorri, mutillak geitu alean, or sortzen

zaio gure D. Luis'i bere Eskola aunditu bearra —artean Ertore-

Etxean aritzen bait ziran Latin-lanetan—; eta, orretarako Erriarekin

gauza konporidurik, or pentsatzen du, Erriko umeentzako Eskola berri

bat egitea, eta, anartean Erriko Eskola zana —Elizako Portiko-gañekoa,

alegia—- Latin-ikasleentzat berak artzea.

Eta, pentsa ta egin, olaxe egin zan, ez dakit zer fetxatan. Eta ola

gelditu ziran gauzak: Eskola berria —gaurko Eskola— Erriko Umeentzako;

eta Eliz-Portiko-gañeko Eskola zaarra, Latinoentzat.

Eta, orrekin batera, Eskola berriaren gañeko bost edo sei gelak artu

ziran Latin-mutillen lo-gelatarako; eta, ortaz gañera, eskolapeko pelotaleku

txikia, danontzat jolasetarako.

$ iH $

Baliarrain'go Plazak asko irabazi zuan gauza orrekin.

Bañan oraindik gure D. Luis etzan gelditu sosegatua egindakoarekin.

Diru asko eman bear izango zuan, obra guzti oiek egiteko, Bai

Erriák, bañan baita D- Luis'ek ere bere boltxikotik.

Bañan gero ta gero ere, latinoen pentsioak —bost errealtxo besterik

ez izan arren— kapitaltxo bat pillatzen ari ziran beti ere; eta orduan,

berriz ere, or gogoratzen zaio D. Luis'i, Erriari ezik, Elizari ere beste

zerbait beritaja egitea.

•'•— Zer egingo zrian?

— Organo bat. Ez geiagorik, ez gutxiagorik. Organo eder bat.

Ez det esango, gauza noiz, zein urtetan, izan zan. Nolanai zala, ni

Baliarrain'era etorri nintzanerako, Organoa egiña zegon eta ederki plantattiá

Elizako Koroan. 1905'ean beintzat an zegon Organoa. Eta jarraitu

ere an jarraitu zuan, gu Bitoria'ra joan-da gero ere, andik iru urtera,

1908'an.

!ji $ *

Bañan gu joanda gero, jakin genduan, obra berriak egin zirala Koroan,

Organoari buelta emanaz; leen saietsetik jotzen bait zan; pta

orain, Organistak, zuzen, Aldare Nagusira begira jotzen du. Fetxarik ez

dakit. Ori zúek nik baño obeto jakingo dezute. Bañan, nolanai dala, gure

Máteb'k oxta-oxta ezagutuko zuan Organoaren leengo postura zaarra,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!