09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

MATEO NAZABAL BALIARRAIN'GO ORGANISTA 203

Organistari; ainbesteraño, Errian zan neskatxarik dotore ta aberatsanarekin

ezkontzera ere iristen bait ziran, Erriko Mediku ta Botikarioa bezelaxe.

Dana, sozial-estimazio aundi baten señale.

Baliarrain'go gogoangarri, gogoan daukat nik, nola joaten giñan gu

inguruko Errietara, erriko jaietan-da, tiple bezela, Meza Nagusia kantatzera.

Bi aldiz, San Juanetan joan giñan Abaltzizketa'ra, Trueba'ren Meza

famatua kantatzera.

Eta alako batean Abaltzizketa'n ezagutu nuan nik D. Pio Aranguren

bat, musiko jakintsu-jakintsua. Pianoko Metodo berri bat egin zuana,

Kastillerriko Katedral batean Organista zegoala. Pianoko Metodo eder

artan ikasi bait zuten piano-jotzen garai artan, Tolosa'ko-ta Zumaya'kola

Kolejioetan edukatu ziran Gipuzkoa'ko señorita guztiak.

Eta, ain zuzen, guk orduan kantatu genduan Meza apaña ere, euskaldun

batek egiña zan : Zumaya'ko seme Trueba'k.

AITA NEMESIO OTAÑO

Musiko Konpositoreen artean, Goikoetxea'ren errenkadan Konpositore

bat utzi degu aipatu gabe, aipatu bear gendukeana; gipuzkoarra

bera : Aita Nemesio Otaño. Ain zuzen, Baliarrain'ekin zer-ikusi zerbait

zuana. Zer-ikusi kuriosoa. Izan ere, Otaño ura ez bait zan Baliarrain'a

etorri Latiña ikastera, bestela baizik : familiak mutillarekin zerbait prueba-edo

egiteko.

Azkoitiarra zan. Familia beartsu-antzekokoa; bañan Hurtado de Mendoza

familia ospatsuarekin aaide egiten zan familiakoa. Ume biurri-antzekoa

zan; orregatik pentsatu bait zuten Hurtadotarrak mutillarekin

pruebatxo bat egitea. Eta prueba ortarako ekarri zuten Baliarrain'era.

Gure dandora baño puska bat leenago izan zan gauza. Liburu aundi

bat erakusten zigun guri D. Luis Ertore Jaunak Otaño mutillak garbi

kopiatua : "Kontabilidadeko Liburu Aundi" esaten zaien oietakoa, guk

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!