09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

MATEO NAZABAL BALIARRAIN'GO ORCANISTA 201

Eta Tolosa-imgurutik Donosti-aldera jeisten bagera, ezin bait dezakegu

aztuta utzi Santesteban Maisu baten izena "Canto Llano" zalako

Musika-erari bultzada aundia gure Elizetan eman ziona, gaur oraindik

gure Elizetako Koroetan gordetzen diran Libro Coral aundi ederren bitartez.

Bañan jarrai dezagun aurrera.

ORGANOAK ETA ORGANISTAK

Kanta-Bildumak eta Musiko-Konpositoreak aipatu ditugu.

Bañan neretzak Errien musikazaletasuna neurtzeko neurria —neurririk

ederrena ta arrigarriena— Elizetako Organoak eta Organistak dira.

Ez Erri aundiak bakarrik; erri txiki askoak ere, izan dituzte bakoitzak

bere Organista eta bakoitzak bere Organo. Inguruko Goierri ontan

ikusi besterik ez dago. Ez Ordizia'n bakarrik, eta Elegíia'n eta Zaldibia

batean; baita txikiagoko Abaltzisketa batean, eta Orendain'en eta Ikaztegieta'n;

eta guztion artean aipagarriena, nik uste, zuen Baliarrain'go

kasua. Bañan, oraingoz, utzi dezagun Baliarrain geroxeagorako, kasu berozi

bezela, aipamen berezi bat merezi bait du.

Arrigarria da benetan, erri txikietako organozko eta organiztazko

"fenomenoa". Kultura aundi baten neurri ta indizea bait da benetan.

Izango da fenomeno ortan, zerbait, "elkarren leia" esan oi dana;

erri batek "marka" bat egiten badu, inguruko besteak ere beste ainbeste

egin-naia sentitzea : elkarren leia; lei ori Kultura-giro aundi baten fruitua

bait da; elkarren lei ori, Kultura-giro eder baten fruitu ederra. Ez

bait da, berriz, Gipuzkoan erri dezente xamarrik, bere barruan olako

elkarren leia sentitu ez duanik : leia sentitu, et lei ori alegiñean bete ta

kunplitu. Organorik ezin dan lekuan, Armonium on bat. Bañan Armonium

bat lotsagarri balitz bezela, Organo bat. Aundia edo txikia. Batzutan

txikia, neronek, Baliarrain'en genbiltzala, Ikaztegieta'ko Elizan ikusten

nuana bezelakoa. Kaja aundi bat; pertsona baten alturakoa. Aran-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!