09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

URDINOI.A INDIANOA 191

emen izan bait genituan gure Eliza galantean : Ondarribia'ko Gobernadorea

eta Probintziako Korrejidorea, eta Iruña'ko Obispo Jaunaz gañera,

heste bi Obispo konsagrante.

Kuzko, Peru'ko mendi aundietan, goi-goian dagon misterioz betetako

erria da. Araxe zijoan Dr. Lartaun, mendi-arte artan lenengo Obispo

izatera.

Gure Prantzisko Urdiñola, Peru baño ifarralderago, Mexiko'ra zijoan,

eta Mexiko'n ifarralde-ifarraldean dagon Nueva Vizcaya'ra.

Bi oyartzuarrak, auzoak izan arren, bakoitza bere gisa joango zan,

alkarren berri aundi gabe. Mutil gaztea zan Urdiñola, Dr. Lartaun'ekin

artu-emanik izateko. Eta bakoitzak zeraman bidea ere oso ez-berdiña

zan : bata, Amerika-erdialdera; bestea ifarralderago.

Utzi ditzagun bakoitza bere aldetik. Bañan guk jarrai dezagun Urdiñola

gaztearen bidea.

Gure Frantzisko, ara joan bezain laister, soldado ikusten degu, eta

soldado bezela, Indioekiko burrukaetan gogor jokatzen.

Bañan, bere gisa zekarren senaz, bereala asi zan, gerra-zale baño

pake-zaleago azaltzen : Indioen eta Konkistatzalleen artean pakeak egiten,

alegia. Eta baita Indioak bereala igerri ere, gure mutillaren pakezko

sen eder arri. Bereala artu zioten konfidantza aundi bat, beren arazoetarako.

Bi aldiz agertu zan, batez ere, Indioen konfidantza ori.

:J: # :i:

Betiko burruka-arte artan, beirt gertatu zitzaien, Indioen Buruzagi

aundi batekin itz-egin eta alkar-aitu bearra. Buruzagia, Meltxor bat zan.

Eta, alkarrekin mintzatu bearreko lekuan Buruzagi indioa, oitura zuten

bezela, bere guardiko mutillik indartsuenakin presentatu zan, esan-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!