09.05.2013 Views

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

7. - Euskerazaintza

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

URMÑOLA INDIANOA 187

beste lantegietan egiten bait zan; eta lantegi oien izen jatorra, orixe da :

"Olaa" gipuzkoeran; "Olea" Bizkai'an.

"Urdiñola" izenak orixe esan nai du: "Urdintarren olaa"; Urdintar

Etxekoak burnia egiteko zuten olaa. Salbo-ta beste famili batek iriña

eiotzeko errota izaten duan bezela, Urdiñolatarrak burnia egiteko "olaa".

Olako olaak Oyartzun'en bat baño geiago izan dira. Eta gabiolak

sortu ziranezkero, ibai-ondoan beti. Ibaiko uraren indarrez baliatzen

bait ziran olaetan lan oietarako; batez ere burni-toxo goria mazoaren

bitartez jo ta zapaltzeko (igeitzeko).

Ola-lan ori oso ondo tajutua izaten zan : izaten zan an "Olajauna",

olaaren jabea, alegia. Eta izaten ziran "olagizonak" langilleak, ola-barruan

lan-egiten zutenak, zala "gatzemallea" (mutikoa), zala "urtzallea"

(fundidor), zirala "ieleak" (laminadores). Ortaz gañera "ikazkiñak" basoan

ikatz-egiteko, eta "mandazaiak" ikatzaren karreorako... Esan oi bait

da, olaa on batek eun-bat langilleri lan-ematen ziela; olaa oso ona ez

bazan, gutxiagori baño...

Urdiñolatarrak Olajaunak ziran, beren mendean eun-bat langille zituztenak.

Beren olaa, orain "Zuloaga'ko errota" dagon ortan zuten. Or dago

oraindik ere, paperetan "Urdiñola" izenez azaltzen dan etxea, Olajaunetxea,

orain Andrexena-edo esaten bazaio ere. Eta or dago, gaur Zuloaga'ko

errota" esaten zaion errota, leen errota ez baño olaa zana, bere

antapara ta presa-ta-guzi... noizpait Uurdiñolatarren eskuetatik Zuloagatarrenetara

pasatakoa,..

Urdiñolatarrak amaseigarren gizaldian olako olaa izan zutenean, ba

dakigu beste olaa geiago ere ba zirala Oyartzun'en. Paperetatik dakigunez,

beste zortzi-bat gutxienez bai, guzitara bederatzi.

Arditurriko bidean

1) Olaunditu, eta

2) Olaberri (Erriarena); eta beeraxeago

3) Paguagakoa (orain Pagua'ko errota); eta beerago

4) Olaitzola; eta beerago, gure

5) Urdiñola (orain Zuloaga'ko errota); eta beraxeago

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!